Eu

Eusko Jaurlaritza Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren erregimena eta funtzionamendua aldatzearen alde agertu da (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Gobernu Kontseilua Euskal Talde Popularrak “1/1988ko Legea, otsailaren 5ekoa, Tribunal de Cuentas Públicas/Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena aldatzeko” egin duen lege-proposamena aintzat hartzearen alde agertu da.

Gobernuak errespetatu egiten ditu Legebiltzarraren lana eta euskal sektore publikoan ekonomiaren eta finantzen arloko jarduera kontrolatu eta fiskalizatzeko araudia, eta bere ustez, beraz, Herri Kontuen Euskal Epaitegia zuzenean Legebiltzarraren mende dagoenez, Ganbera horrek du epaitegiaren erregimenari eta funtzionamenduari buruzko aldaketak eztabaidatu eta ebazteko ahalmena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko