Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak enpresentzako dirulaguntzak onartu ditu berdintasun diagnostikoak eta planak egin ditzaten (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Gobernu Kontseiluak 80.000 euroko diru-laguntza onartu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bidez enpresek 2017. Urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnostikoak eta planak egin ditzaten. Diru-laguntza hauek enpresek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten zuzenduak daude. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Diru-laguntzak erakundeei beren lehen pausoetan laguntzea du xede, enpresaren barruan berdintasuna sustatuko duen kultura bat txertatzen laguntzeko beren lehen berdintasun-diagnostiko eta -planak diseinatzen hastean, plan eta programa horiek diseinatzean beharko dituzten baliabide materialez, ekonomikoez eta giza baliabideez hornituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko