Eu

Euskadik "Biosphere" jomuga jasangarriaren egiaztagiria lortu du

2016.eko abenduak 20

Euskadik “Biosphere Responsible Tourism Destination” egiaztagiria lortu du, turismo jomuga arduratsu eta jasangarri gisa, aste honetan ITR-Instituto de Turismo Responsable erakundearen ikuskaritza bat gainditu ondoren, “Biosphere” estandarraren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.


2015eko martxoan, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburuordetzak eta Turismoaren Euskal Agentziak-Basquetourrek, Lehendakariaren babesarekin, jasangarritasun eta ardura printzipiokein konpromisu publikoa hartu zuten, Euskadiren turismo eredua turismo garapen jasangarri baterantza bideratzeko asmoarekin. Konpromisu hau Euskadin “Biosphere Responsible Tourism Destination“eredua, Consejo Global de Turismo Sostenible (GSTC) delako erakundeak bermatutako irizpide orokorren araberakoa eta garapen jasangarriaren 17 helburuekin bat datorrena, martxan jartzeko konpromisu gutunaren sinadurarekin gauzatu zen.


Basquetourrek, Turismoaren sailarteko Batzordearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren sail guztien partaidetza izan duen egitasmoaren garapena koordinatu du. Izan ere, batzorde horrek bideratu ditu egitasmoaren fase ezberdinak: sensibilizazioa, formazioa, planifikazioa, diagnostikoak, akzio-plana, inplementazioa, autoebaluaketa eta ikuskaritza.


Egiaztagiria lortzeko prozesuan, aurten 17 “Biosphere” diagnostiko egin dira, turismo jasangarritasunari lotutako ekintzen garapen-maila aztertzeko eta ondoren, Euskadiko turismo arduratsu eta jasangarriaren akzio-plana egin da.


Plan honek 2020ra arte, epe laburrean, ertainan eta luzea egiteko 81 ekintza jartzen ditu, turismo arduratsua, jomugaren giza-garapena, kultur-ondarearen hobekuntza eta ingurumenaren kontserbazioko politikak martxan jartzeko helburuarekin.


2015ean hasitako Euskadiren egiaztapen prozesuan zehar, Gasteiz egiaztagiria lortu zuen lehen euskal jomuga izan zen uztailan, eta honez gain, 2015ean, Turismo Jasangarriaren Munduko Gailurraren egoitza ere izan zen, non Iñigo Urkullu lehendakariak ezagutzera eman zuen Turismo Jasangarriaren Gutun berria eta bi egunetan, nazioarteko turismo eta jasangarritasunaren arloetako 200 erakunde eta enpresa bildu zituena, turismo jomugek jasangarritasunari dagokionean, dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko. Bere aldetik, Arabako Errioxak azaroan egiaztagiria lortzeko konpromisua bereganatu zuen.

Donostia, 2017an Jomuga Jasangarrien Konferentziaren egoitza


Basquetour eta ITR-ren arteko lankidetzari esker, 2017an Nazio Batuek turismo jasangarriaren munduko urtea izendatu duena, Donostiak Jomuga Jasangarrien Konferentzia hartuko du. Nazioarteko topaketa honek garapen jasangarriaren 17 helburuen gai zehatzak aztertu eta eztabaidatuko ditu eta, zehatzago, tuismo jomugek egin dezaketen ekarpena.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AgroArkaia
    2016.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadi consigue la certificación de destino #sostenible @BiosphereITR https://t.co/tONvg02IPg #turismo @TurismoVitoria @Basquetour_eus

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak