Eu

Euskotrenek asteazkenean Tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bilboko Santo Tomas Azoka dela eta

2016.eko abenduak 19

Euskotrenek asteazkenean, abenduaren 21ean, tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bilboko Alde Zaharraren inguruan Santo Tomas azokaren ospakizunean zehar ohi den bezala egoten den jende pilaketagatik.

Alde Zaharraren inguruetan Santo Tomas azokagatik egoten den jende pilaketa dela eta, tranbien zerbitzuan ondorengo aldaketak aurreikusten dira:

Atxuri/La Casilla

10:28ra arte zerbitzua ohikoa izango da. Ordu horretatik aurrera Arriaga - Pio Baroja artean tranbia ez da ibiliko.

Atxuri-Arriaga
• 10:40tik 22:25era tranbia Atxuri eta Arriaga artean 15 minutuz behin ibiliko da.

Pio Baroja-La Casilla
• 10:46tik 21:36ra Pio Baroja – La Casilla tartean 10 minutuz behin ibiliko dira. 21:36tik aurrera, 15 minutuz behin.


La Casilla/Atxuri

10:11ra arte zerbitzua ohikoa izango da. Ordu horretatik aurrera Pio Baroja – Arriaga artean ez da ibiliko. 23:26an La Casilla - Atxuri artean zerbitzu osoa egongo da.

La Casilla-Pio Baroja
• 10:21 eta 21:11 artean tranbia La Casilla - Pio Baroja artean ibiliko da 10 minutuz behin.
• 21:26 eta 23:11 artean, 15 minutuz behin.  

Arriaga- Atxuri
• 10:46 eta 22:31 artean Arriaga - Atxuri 15 minutuz behin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko