Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg

2016ko Euskadiko Aurrekontu Orokorren legea aldatzea onartu da

2016-12-22

Zor berri honek Gobernuak hartutako konpromiso-gastuak ordaintzea ahalbideratuko du

Eusko Legebiltzarrak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016rako Aurrekontu Orokorren Legea aldatzea. Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, azaldu duenaren arabera, aldaketaren helburua da arau horretan aurreikusitako gehieneko zorpetze-muga Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazioaren artean duela gutxi adostutako aurrekontu-egonkortasuneko helburuen berrikuspenera egokitzea.

Foru Aldundiaren elkarpenen bidetik diru-sarrera gutxiago aurreikusi izanak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazioaren artean adostuta defizit-marjina handitzeak, aholkatu dute Azpiazuren esanetan epe luzeko zorpetzea arrazoizko kopuruan handitzea 2016ko ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen artean hasieran onartutako aurrekontu-orekari eusteko.

Aldaketa, 2016rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Legean aurreikusitako gehieneko zorpetze-muga,  gehitzean datza gehieneko zorpetze muga berriak beste 324,4 milioi gehituko ditu hasierako aurreikuspenari, horrela Gobernuak hartutako konpromiso-gastuak egitea ahalbideratuko delarik.

Aldaketak EAJ, PSE eta PPren aldeko botoa izan du, EH bilduk ez du parte hartu eta Elkarrekin-Podemosek aurkako botoa eman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)