Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek Aiako Lardizabal eskolaren egoitza berria inauguratzeko festan parte hartu du

2016.eko abenduak 18

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearekin batera, Aiako Lardizabal Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen instalazio berriak inauguratzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizez. Haur Hezkuntzako neska-mutikoak ikasturte hasieran sartu ziren Aiako eskolaren eraikin berrian, joan zen irailean, baina Lehen Hezkuntzakoak oraintsu sartu direnez egoitza berrira, eskolako zuzendaritzak eta Aiako Udalak ospakizun hau umeek Gabonetako oporrak hartu baino lehen burutzea erabaki dute, herriko hezkuntza komunitate guztia lagun dutela.

2016-2017 ikasturte honetan, Aiako Lardizabal ikastetxeak 136 ikasle ditu: 51 neska-mutiko Haur Hezkuntzan, eta beste 85 Lehen Hezkuntzan. 16 irakasle arduratzen dira hauen heziketaz. Eskolako instalazio berriak bi solairutan banatzen dira: Haur Hezkuntzako lau gela eta Lehen Hezkuntzako sei gela ditu Lardizabal ikastetxeak. Baina horiez gain jangela, liburutegi eta musika gela, ingeles gela eta informatika gela ere badituzte. Hezkuntza Sailak bere gain hartu du eraikin berriaren ekipamenduaren kostua, Aiako Udalarekin elkarlanean. 

Inaugurazio festan, bertako produktuak dastatzeko aukera ere izan da, eta eskolako umeek prestatu duten argazki erakusketa ikustekoa ere bai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Arrizabalaga (Aiako alkatea); Belen Zabala (eskolako zuzendaria)