Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Etxepare Euskal Institutuak modu aktiboan hartuko du parte Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategiaren diseinuan

2016.eko abenduak 16

Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren arteko elkarlan estuan, Eusko Jaurlaritzaren Bruselako egoitzan EUNIC-Brusela klusterraren bilera egin zen atzo, Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterrarena, hain zuzen. Etxepare Institutua kide elkartua da 2015az geroztik. Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendariak Institutuaren bost urteko ibilbidearen eta egindako lanaren balantzea egin zuen sarea osatzen duten 30 institutuetako ordezkarien aurrean. Era berean, bilerak Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategia diseinatzeko prozesuaren hasiera eszenaratu zuen. Etxepare Institutuak, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren babesaz, prozesu honekin bat egin du. Horrek mugarri bat ezartzen du, izan ere euskal kultura modu zuzenean egongo da ordezkatua, gainontzeko kultura europearren maila berean.

Kultura, Europar Batasunaren kanpo harremanetarako giltzarri

Kultura elkarrizketa eta elkar ezagutza ahalbidetzen duen tresna da, estereotipo eta aurreiritziei aurre egin eta giza duintasuna eta errespetua bilatzeko balio duena.  Errefuxiatuen integrazioa, biolentzia erradikalaren aurkako borroka edota munduko ondare kulturalaren babesa bezalako mundu mailako erronken aurrean baliagarria den erreminta. Azken finean, elkarbizitzarako tresna indartsua da. Arrazoi horiengatik, Europako Batzordearen ikuspuntuaren arabera, kulturak rol garrantzitsua jokatu behar du Europar Batasuneko kanpo politikan. Halaxe jasotzen da, hain zuzen, Europako Batzordeak kultura Europar Batasuneko nazioarteko harremanen muinean kokatzeko ekainean aurkeztutako estrategia berrian

Estrategia horrek nazioarteko kultur harremanetan sakontzeko eta horiek eraginkorragoak egiteko lan markoa ezarri zuen. Ostean, kide diren herrialdeek bide horretan sakondu, negoziatu, eta amankomuneko jarrera bat adostu zuten azoaroaren 21 eta 22an ospatuko zen Europar Batasuneko Ministro Kontseiluan.

Etxepare, Europako kultur diplomaziarako tresna

Ekainetik aurrera, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza eta Etxepare Euskal Institutua elkarlanean aritu dira Europar Batasuneko Ministro Kontseilua ospatu aurreko lan-taldeetan, europako kultur institutuen eta EUNICen lana eta beharra defendatuz Europako kanpo lankidetza estrategiaren diseinu eta ejekuzioan.

Gai honen inguruan Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kulturaren alorreko Ministro Kontseiluak hartutako baiezko posizioak esan nahi du EUNIC, eta beraz Etxepare Institutua erakunde honetako kide den neurrian, Europar Batasunaren mugaz gaindiko kultur lankidetzarako estrategia diseinatzearen arduradunetako bat izango dela.


Datozen asteotan hasiko da lan prozesua eta Etxepare Euskal Institutuak modu aktiboan hartuko du parte. Prozesu honen emaitza jasoko duen akzio plana 2017 urteko lehen seihilekoan aurkeztea aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak