Eu

Beatriz Artolazabal: “Europako Desgaitasunaren Estrategiak pertsonek duten oinarrizko eskubideak erabiltzeko eskumena ziurtatzen du”

2016.eko abenduak 18

-         “Arrisku larrien dauden pertsonen eskubideen defentsa eta babesa erakunde guztien, baita Eusko Jaurlaritzarena ere, lehentasuneko gaia izan behar du”

-        Futubide Fundazioaren XXV. urteurrena

Vitoria-Gasteiz, 2016/12/18

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzak Europako 2010-2020 Desgaitasunaren Estrategiak zehazten dituen irizpideekin bat datorrela adierazi du, alegia: berdintasuna bermatzen duten politiken ezarpena bermatu behar dela; desgaitasuna duten pertsonek europar biztanle bezala duten oinarrizko eskubideak erabiltzeko eskumena ziurtatu behar dela; edo orokorrean desgaitasuna duten pertsonek pairatzen dituzten erroka sozialei aurre egin behar zaiela, esaterako, diru-sarreren ezberdintasuna, pobrezia arriskua, edo gizarte-bazterketa; beste batzuen artean.

Beatriz Artolazabalek, Futubide Fundazioaren XXV. urteurrena ospatzeko ekitaldian gehitu duenez, “arrisku larrian dauden pertsonen eskubideen defentsa eta babesa erakunde guztien, baita Eusko Jaurlaritzarena ere, lehentasuneko gaia izan behar du”.

Futubide, 1991eko abenduaren 18an Gorabidek sortutako Fundazioak, desgaitasun psikikoa, euren buruen jabe ez diren, legalki desgaitasun aitorpena duten eta babesik ez duten pertsonen tutoretza, kuratela edota defentsa juridikoa jarduteko jaio zen. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Futubideko “familia guztiek lehen egunetik burututako lana” eta “profesionalen konpromisoa eta dedikazioa” azpimarratu ditu.

Ekitaldian, Artolazabalek hirugarren sektore sozialeko erakundeak “euskal gizarterako ezinbesteko ondare” bilakatu direla esan du, “gizarte bera justu, solidario, kohesionatu eta demokratikoan bilakatzeko”.

Sailburuak, erakunde publikoen, hirugarren sektoreko erakundeen, familien eta pertsonen arteko elkarlana ezinbestekoa dela aldarrikatu du, “elkarlan horri esker emaitzarik onenak lortuko ditugulako”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak