Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berriaren aurkezpenean izan da

2016.eko abenduak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroaren barruan egin den Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berriaren aurkezpenean hartu du parte. Ekitaldia Donostiako Kursaalean izan da eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria ere izan da. Lehendakariak Europar Batasunak hizkuntza-politika inklusibo bat bultzatzeko premia aldarrikatu du, hura osatzen duten herrialdeetako hizkuntza mintzatu guztiak kontuan hartuko dituena.
Unescoren atlasa munduan den katalogo zabal eta zehatzena da eta, aurreko edizioan ez bezala, dauden hizkuntza guztiak hartzen ditu barnean, 6.000 inguru, eta ez soilik arriskuan daudela uste direnak. Aurkezpena foro baten barruan egin da, non mundu osoko adituek ahultasun-egoeran dauden hizkuntzak indartzeko estrategiak planteatzen dituzten.
Suzanne Romaine ikertzaile estatubatuarrak zabaldu zuen atzo Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa, eta bihar izango du epilogoa Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloaren aurkezpenarekin. Dokumentu horrek proposamen zehatzak ditu gutxiengoaren hizkuntzak desagertzea ekiditeko, eta Bartzelonan 1996an onartutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala garatu nahi du.
Bere hitzetan, lehendakariak euskarak azken hiru hamarkadetan izan duen hazkundea nabarmendu du, inoiz baino hiztun gehiagorekin; izan ere, gaur egun EAEn 860.000 euskaldun daudela kalkulatzen da. Hala ere, bere ustez, beharrezkoa da hizkuntza-eskubideak defendatzen eta bultzatzen jarraitzea, ez bakarrik Europar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetako hiztunenak eta, ildo horretan, horiek guztiak kontuan hartuko dituen hizkuntza-politika inklusibo baten premia aldarrikatu du.
Aurkezpenean izan dira, aipatutako agintariez gain, Donostiako alkate Eneko Goia, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Orokorretako lehendakari Eider Mendoza, Espainiako enbaxadore Unescon, María Teresa de Lizaranzu, Unesco Erxeako zuzendari Arantza Acha, edo Donostia 2016 Fundazioko zuzendari Pablo Berastegui.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak