Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren 80. urteurrenean parte hartu du

2016.eko abenduak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak “Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa”ren 80. urteurrena ospatzeko jardunaldia ireki du gaur goizean. COJUA aholku organoaren sorrera Jose Antonio Agirre lehendakariak agindu zuen, 1936an karguaren zina egin eta ordu gutxira, eta erakundea funtsezkoa izan zen autogobernuaren garapenerako eta lehen Eusko Jaurlaritza horren eguneroko funtzionamendurako.

IVAP – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatua, COJUAren sorreraren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldia balio sinboliko handia duen Bilboko Carlton hotelean egin da, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren lehen Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan baitzen. Agintari publiko asko bertaratu dira lan- eta hausnarketa-jardun honen irekiera ekitaldira, non ondokoek parte hartu duten ere: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzako Bozeramaile Josu Erkoreka, Araubide Juridikoko Sailburuorde eta COJUAko egungo Presidente Sabino Torre, bere presidenteorde Xabier Unanue, Almeriako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko Katedradun Juan Cano, COJUAko lehen presidente eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko egungo kide Enrique Lucas eta IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendari Maite Iruretagoiena.

Lehendakariak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren garrantzia aitortu du, bere ustez “bermearen eta segurtasunaren balioa” dena alderdi juridikoetan eta “berme osoekin lan egiteko” aukera ematen duena. “Gobernatzeko lan zorrotza lehen mailako foro profesional batek babestuta sentitzen da, eta zerbitzu publikoari objektibotasuna eta legezkotasunaren errespetua gehitzen dio”, esan du. Lehendakariaren hitzetan, justiziak ezin ditu “bermatu interes politikoak”, eta politikak ere ezin du erabili justizia “negoziazio-tresna gisa edo elkarrizketa politikoa deuseztatzeko". “Horrela besterik ezin dugu sakondu erakundeen sinesgarritasun sozialean”, erantsi du.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak