Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Datozen urteotarako finantza nahikotasuna bermatuko duen Ekarpenen Legea diseinatzearen aldeko apustua egiten du Eusko Jaurlaritzak

2016.eko abenduak 15

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk gaur adierazi du denbora gehiago behar dela Ekarpenen Lege berria egiteko, eta planteamendu horren berri jadanik eman die hiru diputatu nagusiei eta EUDELeren elkarteburuari. Abenduaren 16a zegoen jarrita arau hori egokitzeko lanen erreferentziako data moduan, baina Eusko Jaurlaritzak epea luzatzeko justifikazio gisa adierazi du etorkizunean funtzionala izatea bermatuko duen garapena baldintzatzen duten beste hainbat gairi heldu behar zaiela aurretik.

Lehenengoa, eta garrantzi handikoa, apirilaren 7ko 2/2016 Legean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoan, xedatutakoa da, agintzen duen aldetik administrazio bakoitzaren eskumenak aztertuko dituen lan-talde bat eratu behar dela finantza-beharrak aztertu eta txosten bat egiteko, hain zuzen ere, Ekarpenen Lege berriaren oinarria izango dena. Orain Finantzen Euskal Kontseiluan ordezkatuta dauden udalek ere parte hartu behar dute lege berria egiten.

Bestalde, Exekutibo autonomiko berriak oraintxe ekin dio bere bideari, eta berea da legearen erreforma Legebiltzarrera eramateko ardura; kontuan izan behar da Legea 2011tik joan dela luzatzen. Estatuko Gobernuarekin Kupoaren arloan abian dagoen negoziazioa da Ekarpenen Lege berrian ezinbesteko eragina izango lukeen beste elementuetako bat baldin eta une honetan onartuko balitz.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren ustez funtsezkoa da lege sakon bat diseinatzea, erakundeen arteko adostasunean oinarrituta eta datozen urteotako beharrei erantzuteko finantza-nahikotasuna bermatuko duena. Egonkortasun-eredu bat bilatu behar da, lurralde bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoak kontuan hartuko dituena.  

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IBatuz
    2016.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apuesta por diseñar una Ley de Aportaciones que genere suficiencia financiera para los próxim... https://t.co/picLcKhLIz

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)