Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak Urrezko “A” bat eta Zilarrezko bost “A” jaso ditu 2016ko Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarian

2016.eko abenduak 15

Osakidetzako sei erakunde saritu dituzte osasunaren arloko Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko jardunbide onenengatik

  • Osakidetza bigarren urtez jarraian geratu da finalista Quality Innovation of de Year 2016 nazioarteko sarian, Berrikuntza Potentzialaren kategorian, “Positroien emisio bidezko tomografia irudiak gidatutako biopsiarako kita” proiektuarekin. Emaitza otsailean emango dute Pragan.
  • Beste lau erakundek Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak eskuratu dituzte.                                                                                                                                                                                                                                          

    Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko “A” Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) jaso du, eta beste bost Erakunde Sanitario Integratuk (ESIk), hau da,  Barakaldo-Sestaok, Barrualde-Galdakaok, Debabarrenak, Ezkerraldea-Enkarterri-Crucesek eta Tolosaldeak Zilarrezko “A” jaso dute. Sari horien bidez osasunaren arloan Euskadin kudeaketa-jardunbide onenak eta aurreratuenak dituzten erakundeak nabarmentzen dira.

    Aintzatespen horiek gaur arratsaldean jakinarazi dira Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egin den eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen gala batean.

    Euskalitek urtero antolatzen duen eta Kudeaketa Aurreratuaren eredu berriarekin egindako bigarren edizioa izan den sari honekin nabarmentzen dira Euskadin, enpresaren esparru pribatuan nahiz publikoan, langileak eta bezeroak kontuan hartzen dituen kudeaketa-sistema berritzaile sendo eta jasangarri bat garatu duten, eta konpromisoa hartuta dutela egiztatu duten, erakundeak, beste erakunde batzuentzat erreferente ere badirenak. 

    Osakidetzako sei erakundeek jaso dute saria, Donostialdea ESIren kasuan Urrezko “A” eta beste bost ESIek Zilarrezko “A”, Osasuneko sailburu Jon Darpónen eskutik. Sailburua benetan pozik agertu da "Osakidetzan aspaldiko urtetatik kudeaketaren esparruan ezarrita dagoen hobekuntza-kulturarengatik" eta "emaitzak urtetik urtera islatzen dira jasotzen dugun aintzatespen kopuruan", esan du.

    Errekonozimendu horiek jaso ahal izateko, saritutako sei ESIetan kanpo ebaluazioa egin dute EUSKALITeko Ebaluazio Taldeko kideek, guztiak ere profesional adituak, erakunde horiekin erlaziorik ez dutenak, eta analisi global eta sistematiko baten bitartez hautagaien kudeaketa baloratu dute. Egiaztapen-prozesuan Kudeaketa Aurreratuko Eredua aplikatzen da, eta sei elementuk osatzen dute: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak.

    Bestalde, Osakidetzak Quality Innovation of the Year 2016 sarian, Berrikuntza Potentziala kategorian, Euskadiko faseko finalista dela egiaztatzen duen txapela ere jaso du “Positroien emisio bidezko tomografia irudiak lagundutako biopsia kita” proiektuarekin. Gailu horrek ahalbidetzen du zehaztasunez gidatzea puntzioa PET bidez gidatutako biopsia-prozesuan, eta Araba ESIko Santiago Ospitaleak aurkeztu du. Proiektu hori beste 51 finalistarekin lehiatuko da nazioarteko azken fasean, eta erabakia otsailean emango da Pragan. Azpimarratu behar da sari honen bertako fasean finalista izan zirela Txagorritxu Ospitalea, gizartearen eta osasunaren  sektoreko Berrikuntza kategorian, eta Araba ESI, Berrikuntza Potentziala kategorian. Euskadik Finlandian 2007an sortutako lehiaketa honetan parte hartzen duen bigarren aldia da. Bertako fasera 36 hautagai aurkeztu ziren, eta bi kanporaketa-prozesuren ondoren, 6 enpresa izan ziren finalista, sariko kategoria bakoitzeko bat.

    Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuari emandako sari hauek banatzeko galan Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa Adierazteko Diplomak ere eman dira, eta horietako 4 Osakidetzako erakundeentzat izan dira: Uribe ESI, Debagoieneko ESI, Gorlizeko ospitalea eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

    Sari horiek sendotu egiten dute Osakidetzak kudeaketari aplikatutako kalitate-eredu baten alde azken 18 urte hauetan egin duen apustua. Osakidetza Euskaliteko Patronatuko kide da sortu zenetik (1992), eta kalitatearen kulturan lanean dihardu zerbitzu-erakunde guztietan. Hala, Euskalit sariak ematen hasi zirenetik (1998) jaso ditu bikaintasuna errekonozitzen duten sariak eta aintzatespenak.

     

     Bilbo, 2016ko abenduak 14

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @juanjovilla
    2016.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    Zorionak! Osakidetza distinguida con una “A” de Oro y cinco “A” de Plata en el Premio Vasco a la Gestión Avanzada https://t.co/znneZ4m6h2

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak