Eu

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa 2017ko aldirako arrantza kuoten banaketaren gainean

2016.eko abenduak 14

Europako herrialdeek Urteko Harrapaketa Kopurua (TAC) erabaki dute 2017. urterako, Atlantikoko eta Ipar Itsasoko ur komunitarioetako arrantza baliabideentzat, eta azkenean %1,4ko murrizketak erabaki dira hegoaldeko legatzaren harrapaketetarako eta %23koa Kantauriko txitxarroaren harrapaketetarako. Murrizketa horiekin hobekuntza nabarmena lortzen da Europako Batzordeak hasieran erabakitakoaren aldean; izan ere, %36ko murrizketa gomendatzen zuen hegoaldeko legatzaren harrapaketetan eta %45ekoa Kantauriko txitxarro harrapaketetan.

Negoziazio hauetan legatza eta txitxarroa izan dira ezatabaida gehien piztu duten espezieak, baina, halere, euskal flotak positiboki baloratzen du antxoa kuota maximo historikoetan egotea, berdelaren kuotak %15 gora egitea eta hegaluzearen kuotak egonkor jarraitzea aurreko aldearekiko.

Erabaki horien aurrean, Eusko Jaurlaritzak hau adierazi nahi du:

  • Erabat errespetatzen ditu erabaki hauek hartzeko kontuan hartu diren irizpide biologikoak, sozioekonomikoa eta iraunkortasunekoak; izan ere, euskal arrantza sektorea aitzindaria izan da, exekutibo autonomoaren babesa sendoarekin, praktika iraunkorrak garatzen eta ezartzen.
  • Europako instantzietan erabakitako kuota banaketa honen ondoren, Eusko Jaurlaritzak Ministerioari eskatu dio  modu unilateralean eta arrantza sektorearen adostasuna eduki gabe inolako lagapenik ez egiteko beste estatu kide batzuei, pasa den otsailean Frantziari hegaluzearen 1.200 tona laga zitzaizkionean gertatu zen moduan.
  • Era berean, Eusko Jaurlaritzak azpimarratzen du, berriro ere, garrantzitsua dela Europako eremuetako erabaki organoetara jotzea euskal flotaren interesak defendatu ahal izateko, han ebazten baitira arrantza sektoreari zuzenean eragiten dizkioten alderdiak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arantxa_tapia
    2016.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    [ARRANTZA KUOTAK] Eusko Jaurlaritzaren balorazioa 2017ko aldirako arrantza kuoten banaketaren inguruan https://t.co/DDWCA4wEMs

  • @arantxa_tapia
    2016.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    [CUOTAS DE PESCA] Valoración del Gobierno Vasco sobre el reparto de cuotas de pesca para el periodo 2017 https://t.co/tP52saHT2t

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak