Eu

Milaka pertsona Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Ferian

2016.eko abenduak 13

Gaur Santa Lutzi eguna ospatu da Urretxu eta Zumarragan. Milaka pertsona hurbildu dira ohiko ganadu eta garaiko nekazaritza produktuen feria honetara, bertako 500 salmenta-postuetan produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua, Arantxa Tapia, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, azokan izan dira lehen sektoreko gizon eta emakumeen eguneroko lana balioan jarriz. Lehen sektoreak, sektore ekonomiko gisa, gune urbanoari kalitatea, identitatea, cultura eta tradizioa baina baita berrikuntza eta etorkizunaren ekarpena egiten dio.

Nekazaritza sektorearen erronka bat belaunaldi berriak sektoreea erakartzea da eta Santa Lutzi azokan nekazari gazteen presentziak erronka hau lortzen ari dela bermatzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak