Eu

Josu Erkoreka Toki Administrazioko euskal eredua ezagutu nahi duen Valentziako ordezkaritza batekin elkartu da

2016.eko abenduak 14

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu, Josu Erkoreka Valentziako Generalitateko ordezkaritza batekin elkartu da gaur eguerdian. Ordezkaritzaren buruan izan dira Toki Administrazioko zuzendari nagusi Antoni Such Botella eta Mankomunitate eta Foru Aldundiekiko koordinazio zerbitzuaren arduraduna, Vicente Mora Martinez. Ordezkaritza honen bisitaren helburua da bertatik bertara ezagutzea Euskadiko toki-eredua eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea egiteko prozesua.

Gaur goizean zehar lan-bilera bat ospatu da Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazako eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobe buru izan direla. Arratsaldean Eudelen, Euskadiko Udalen Elkartearen, txanda izan da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau