Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria buru izan da Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren banaketan

2016.eko abenduak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Guztira 25 erakundek jaso dituzte gaur Eusko Jaurlaritzak kudeaketa aurreratuari emandako sariak hiru kategorietan, brontzea, zilarra eta urrea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen zeremonia batean. Urkulluk saritu guztiek enpresa kudeatzeko XXI. mendekoa berezkoa den eredu “berritzaile eta etengabeko hobekuntzara ireki” batekin erakutsitako konpromisoa aitortu nahi izan du, kudeaketa horren emaitza “konfiantza” baita.

Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izan den ekitaldira joan dira, baita ere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabal, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Osasun sailburu Jon Darpon eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Donostiako alkate Eneko Goia eta Euskaliteko lehendakari Josetxo Hernandez ere sari-banaketan izan dira.

Lehendakariak gaur saritutako erakundeek kalitate-kudeaketarekin duten konpromisoa balioetsi du. Bere ustez, “aldaketarako adore ematen duen” konpromisoa da. Ildo horretan, pertsona horien guztien autoexijentzia aitortu nahi izan du, eta haien apustua XXI. mendekoa berezkoa den kudeaketa “berritzaile eta etengabeko hobekuntzara ireki” baten alde, kudeaketa horren emaitza “konfiantza” baita, esan bezala. “Frogatu egin duzue eta adibidea zarete lan askoren, lankidetzaren eta ahalegin konpartituaren bidez aurrera egingo duen Euskadi batentzat”, erantsi du.

Edizio honetan, guztira 25 erakundek jaso dute aitorpena: 7 industria-sektorekoak dira, 6 osasunekoak, 3 zerbitzu-enpresetakoak, 3 hirugarren sektore sozialekoak, 4 hezkuntzakoak eta bi administraziokoak.

Sarituen zerrenda esteka honetan kontsulta dezakezu: http://www.euskalit.net/es/noticias/gala-entrega-premio-vasco-gestion-10822.html.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anuskiaranda
    2016.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: Acto de entrega del reconocimiento "A ORO" a @aslenews con @iurkullu @arantxa_tapia @jdarpon https://t.co/ylFoXgFZ0R https://

  • @DTxaparro
    2016.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: Acto de entrega del reconocimiento "A ORO" a @aslenews con @iurkullu @arantxa_tapia @jdarpon https://t.co/ylFoXgFZ0R https://

  • @jdarpon
    2016.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: Acto de entrega del reconocimiento "A ORO" a @aslenews con @iurkullu @arantxa_tapia @jdarpon https://t.co/ylFoXgFZ0R https://

  • ana
    2016.eko abenduak 15

    pues me alegro no baje la guardia @iurkullu a por todas a seguir trabajando , este finde a cuenca bienn , a seguir premiando de la gestion avanzada , feliz navidad prospero año 2017 , por adelantado un abrazo muy grande ,a por cierto mira facebook de la piscina club piscis le va a gustar salgo poniendo mi primer adorno del arbol del club y todos

  • @vllona
    2016.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: Acto de entrega del reconocimiento "A ORO" a @aslenews con @iurkullu @arantxa_tapia @jdarpon https://t.co/ylFoXgFZ0R https://

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)