Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Argitaratu da Euskadiko Agregakinen Mahaia eta Lantaldea eratu eta arautzen duen Dekretua

2016-12-13

Dekretu honen xedea da Euskadiko Agregakinen Mahaiaren eta Mahai horren Lantaldearen funtzionamenduaren eta osaeraren araubidea ezartzea.

Euskadiko Agregakinen Mahaia entzuteko, koordinatzeko, kontsultatzeko eta aholkularitza teknikoa emateko erakundearteko organo bat da, EAEko meatzaritza- eta ingurumen-administrazioena eta sektoreko eragile adierazgarrienena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko meatzaritza-politikak diseinatuko du. Bere aldetik, Euskadiko Agregakinen Mahaiaren Lantaldea Euskal Autonomia Erkidegoko erakundearteko organoa da, eta hortxe diseinatu, eztabaidatu eta landuko dira arlo horretan jarduteko proposamen teknikoak eta administratiboak.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatzi zen, eta Gobernu Kontseilura bidali zitzaion, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko