Eu

Bost milioi euro landaguneetan bizi kalitatea hobetu eta ekonomia garatzeko (Gobernu Bilera 2016-12-13)

2016.eko abenduak 13

Helburua da gizarteratzea bultzatzea eta baliabideen efizientzia eta klima aldaketarako egokitzapena sustatzea.

Udal erakundeek eta beraien sozietateek egindako inbertsioak finantzatuko dituzte.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntzak iragartzeko Agindua eman du 2017rako, eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Agindu hori onartu du. 5 milioi euroko zuzkidura egin da laguntza horietarako, eta laguntzen helburua da landaguneetan gizarteratzea, pobreziaren murrizketa eta garapen ekonomikoa bultzatzea, bai eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta ekonomia hipokarbonikora eta klima aldaketari aurrea hartzeko gai den ekonomiara igarotzera animatzea ere.

Udal erakundeak eta beraien sozietateak izango dira laguntzen onuradunak, eta hauek finantzatzeko erabiliko dira laguntzak:

  • Landaguneetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegiturez hornitzeko.
  • Turismoari lotutako kultur ondare eta ondare naturalean inbertitzeko, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuetan inbertitzeko ere.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta gastuak

Landaguneko biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen edozein inbertsio proiektu lagundu daiteke diruz, bai eta turismoarekin zerikusia duen kultur ondareareari eta ondare naturalari, aisialdirako eta turismorako azpiegituren hobekuntzari eta erabilera publikorako informazioari lotutakoak ere: 

  • Higiezinak eraiki, erosi edo birgaitzea, bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskaintzeko biztanleei.

  • Makinaria eta ekipamendu berrien erosketa eta finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.

  • Jarduera berriari lotuta dauden bigarren eskuko ekipamenduak eta makinaria erostea, baldin eta aurreko 5 urteetan beste laguntzarik jaso ez badute.

  • a) eta b) idatzi-zatietan jasotako gastuei lotutako kostu orokorrak; adibidez, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, gehienez ere % 10eko mugarekin.

  • Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

  • Turismo-esparruari aplikatutako IKTak.

  • Lanabesak eta altzariak.

  • Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak, gehienez ere % 10eko mugarekin.

  • Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako sustapen- eta zabalkunde-gastuak, hura martxan jartzeko.

  • Horiei lotutako beste azpiegitura batzuk.

  • Aplikatu beharreko legeriaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.

Diru zuzkidura

Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira. Guztira, 5.000.000 euro izango dira eta horietatik 2.000.000 euro 2017ko ekitaldirako ordainketa kredituari dagozkio eta beste 3.000.000 euroak 2018ko ekitaldirako konpromiso kredituari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko