Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro bideartuko ditu ikastetxeetan hobekuntzak egiteko

2016-12-07

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez onartu du, hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuak finantzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Udalaguntza-2016 izenez ezagutzen den deialdi honek 6 milioi euroko diru-kopurua du.

Bestalde, abenduaren 7an egindako Kontseiluan, 2017ko ekitaldian ardogintzako produktuen informaziorako eta sustapenerako ekintzak eta programak hirugarren herrialdeetan garatzeko laguntzaz iragarriz Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Kalkulatzen da 9 milioi euro erabiliko direla sail hau nekazaritzako elikagaien euskal industria oro har kanpoan lehiakorragoa izan dadin eta nazioarteko merkatuetan presentzia handiagoa eduki dezan garatzen ari den estrategian beste urrats bat gehiago emateko. 

07-12-2016 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko