Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Doako Justizia modernizatu eta arinduko du, eta helburu horretarako aurrekontu-partida handituko du

2010.eko urriak 20

Sailak 1996ko dekretu zaharkitu bat aldatuko du

Jaurlaritzak doako justizia modernizatu eta arinduko du, eta 2011n aurrekontu-partida handituko du; 12 milioi eurotik gora jarriko ditu helburu horretarako

2009an 10,4 milioi euro erabili ziren 44.000tik gora  esku-hartzeri aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak Doako Justiziari buruzko 1996ko Dekretua aldatzeko asmoa du, zaharkitua gelditu baita. Abokatuen ordezkariekin oraindik behin betiko akordiorik ez badago ere, dekretu berriarekin kalitatezko zerbitzu profesionala, zerbitzuaren kudeaketaren kontrol eta uniformetasuna eta espedienteak arinago izapidetzea lortu nahi da.

Austeritatezko aurrekontuak dauzkagun arren, sail honek 2011n 12 milioi eurotik gora bideratuko ditu helburu horiek betetzera. 2009an ere 10,4 milioi euro jarri zituen. Doako justiziak 44.000 esku-hartzetik gora egin zituen urte hartan eta 2007an, berriz, 36.000 baino gehiago. Kalitatezkoa eta arina den justiziaren aldeko apustua dago Idoia Mendia buru duen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren ekintza-ADNan.

Aurtengo otsailean bukatu da dekretu-zirriborroaren idazketa, joan den ostiralean hildako Txema Fínez Justiziako sailburuordearen erronka pertsonala. Azken dokumentua adosteko, geroztik hainbat bilera egin dira dekretuaren eraginpean dauden taldeekin (abokatuak eta prokuradoreak). Prokuradoreek eman diote oniritzia testuari, baina negoziazioa oraindik itxi gabe dago abokatuekin.

Arlo juridikoan  izandako aldaketek (adingabe arau-hausleen erantzukizun penala, genero-indarkeriaren aurkako lege integrala, eta jardun prozesalean, prozedura zibilean edo botere judizialean egindako hainbat erreforma), gizartean gertatutako aldaketek (etorkinak gure gizartean sartzea) eta aldaketa ekonomikoek (krisialdi ekonomikoa) gainditu egin dute orain aldatu nahi den arautegia.

 

Abokatuak: Guardia-txandak (1)

 

2007

2008

 

Bertaratze kopurua

19.742

22.228

 

Kostua

2.709.589 €

3.178.604 €

 

 

Doako Justiziaren jarduerak (2)

 

2007

2008

2009

Bertaratze kopurua

16.897

18.947

20.921

Kostua

5.463.995 €

6.420.766 €

7.181.856 €

 

(1) Atxilotu eta inputatuentzako  abokatu-laguntzak

(2) Ofiziozko txanda-izendatzeak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan