Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen dituen Ingenia Sarien banaketan izan da

2016-12-12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen dituen Ingenia Sarien banaketan izan da gaur. Sariak ingeniaritzarekin lotutako pertsona, lantalde, enpresa edo erakundeek egindako lan profesionala eta giza lana aitortzera bideratuta daude.Edizio honetan, saria 1983 eta 1990 artean Bizkaiko Labe Garaien kontseilari Fernando Capelasteguirentzat eta ekipamendu elektrikoak saldu eta aurten 70. urteurrena ospatzen ari den Arteche Taldearentzat izan da.

Sariak emateko ekitaldia Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian izan da, eta haraino hurbildu dira, baita ere, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia, UPV-EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendari Enrique Amezcua eta Bilboko Ingeniari Eskola Fundazioko lehendakari Fernando Querejeta. Ekitaldia Ainhoa García kazetariak gidatu du eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzak errezitaldi labur bat eskaini du amairean.

Lehendakariak enpresaren lanaren garrantzia azpimarratu du aberastasuna sortzeko eta kalitatezko zerbitzu publiko batzuk eskaintzeko. Urkulluk Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarekin duen konpromisoa errepikatu du. Izan ere, 11.100 milioi euroko inbertsioa egin du 2020 arte ekimen pribatuarekin lankidetzan. Eusko Jaurlaritza bere konpromisoaren beste ardatz gisa prestatzen ari den Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren 2020ko Plan berria ere aipatu du. “Enpresari laguntzeko tresna guztiak mantentzen ditugu, hau egonkortasunaren eta konfiantzaren unea baita”, erantsi du lehendakariak.

Urkulluk deialdia ere egin die enpresei beren plantilletan pertsona gazteak gehitzeko. Horrela, haien lan-integrazioa errazten da eta berrikuntzaren eta sormenaren esparruetan egin dezaketen ekarpena fidagarri egiten da.

(*) Sarituei buruzko informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)