Eu

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko europako plataforma abiaraztea

2016.eko abenduak 09

Energiaren Euskal Erakundeak CIRVE Europako Proiektua abiarazteko bilera hartuko du abenduaren 12an, astelehenean, bere Bilboko egoitzan; proiektu horrek Atlantikoko eta Mediterraneoko korridore europarretan karga publiko azkarra egiteko azpiegituren sare bat garatuko du.

Europako Batzordeak bultzatzen du partzuergoa, eta hauek ditu partaide: karga kudeatzen duten enpresa nagusiak (Ibil, Gic, Iberdrola, Endesa eta EDP), AEDIVE ibilgailu elektrikoaren Espainiako klusterra eta Renault ibilgailu-ekoizlea. IBIL euskal enpresa (EEEk % 50eko partaidetza du) da proiektuaren koordinatzaile nagusia. CIRVE proiektuak (40 karga-puntu ditu) proiektu biki bat du, gainera, Portugalerako; hots, CIRVE-PT. Horrekin koordinatu egingo da eta karga azkarreko 18 puntu gehiago izango dira.

Ibilgailu elektrikoa bultzatzea orain dela gutxi onartu den E2030 Euskadiko Energia Estrategiaren ardatzetako bat da, «garraioan eraginkortasun energetikoa hobetzea eta euskal industria-egituran negozio-aukera berriak sortzea xede direla».

Europako partzuergoaren bilera abenduaren 12an izango da (astelehena), 10:00etan, Bilboko Bizkaia Plaza eraikineko beheko solairuan (3. aretoa), eta arduradunak 11:30etik aurrera hedabideekin elkartzeko aukera izango dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko abenduak 12

    Los fabricantes de vehículos electricos también piensan que Europa termina en los Pirineos. Véase la información que acaba de filtrar GM-Opel.
    La comercializacion del Opel Ampera-e se retrasará en España:
    "Según hemos podido confirmar con Opel el Ampera-e se retrasará en España hasta 2018 puesto que nuestro mercado no es uno de los territorios europeos principales en materia de movilidad eléctrica.

    Por lo que sabemos hasta ahora serán Noruega y Holanda los dos países que primero recibirán el Opel Ampera-e. Dos de los países en los que la movilidad eléctrica tiene una mayor implantación. Alemania, Reino Unido y Francia, cuna de muchos de los fabricantes europeos, que también están comprometiéndose con el cambio, serán con toda probabilidad los siguientes en la lista.

    ¿Cuál es el motivo por el que el Ampera-e se retrasará en España? Aquí no se han implementado unas condiciones legislativas que favorezcan el mercado del coche eléctrico. Los fabricantes no ven a nuestro país como una prioridad para sus nuevos modelos eléctricos.
    Para los próximos años son muchos los fabricantes que anuncian novedades en el sector pero es posible que, si continuamos por la senda actual, no se lancen tampoco, en las fechas previstas, en el mercado español.

    Es la pescadilla que se muerde la cola: se venden pocos coches eléctricos y por tanto no se instalan puntos de carga. Y como hay pocos puntos de carga, los fabricantes no comercializan vehículos eléctricos. Y así, difícilmente se puede romper el circulo vicioso.

    Véase el artículo completo en el siguiente enlace:
    http://movilidadelectrica.com/el-ampera-e-se-retrasara-en-espana/

  • 2016.eko abenduak 11

    Fomentar recarga incluso pedaleando con el paso de multitud de personas sobre plataformas