Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Bidaiarien sarrerak %12 gehitu ziren Euskal AEn 2010eko irailean

2010.eko urriak 21

Uztailean, abuztuan eta irailean 88.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2009ko aldi berean baino, %14ko hazkundea

 

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko irailean, 214.732 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 22.829 sarrera gehiago, %12ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %26 igo ziren Araban, %17 Bizkaian eta %2 Gipuzkoan.

 

Estatutiko bidaiarien sarrerek %8ko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %20koa. Estatutiko bidaiariak %18 gehiago izan dira Araban, %14 gehiago Bizkaian eta %3 gutxiago Gipuzkoan. Hiru lurraldeetara etorri da atzerritar gehiago: Arabara %48, Bizkaira %22 eta Gipuzkoara %10 gehiago.

 

Estatutiko bidaiarien artean gehien bat hazi dira Madril, Valentzia, Aragoi, Balear uharte eta Asturiastik etorritakoak; eta gutxitu Extremadura, Kantabria, Nafarroa eta Euskal AEtik beretik etorritakoak. Atzerritarren artean denetikoak ugaritu dira, Finlandia eta Japoniatik etorritakoak izan ezik. Iberoamerika, Erresuma Batu eta Alemaniatik etorritakoak hazi dira gehien ehunekoetan.

 

2010eko irailean erregistraturiko gaualdiak 414.777 dira, hau da, iazkoaren aldean %15eko igoera, 55.052 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %41, Bizkaian %22 eta Gipuzkoan %2.

 

Batezbesteko egonaldiaren iraupena igo egin da 2009ko irailaren aldean, 1.87 egunetik 1,93ra, Euskal AEn. Araban 1,68tik 1,88ra; Bizkaian 1,77tik 1,85era; Gipuzkoan lehengo urtean bezalaxe, 2,05 egun.

 

Plazakako betetze-maila %9 hazi da, %52,18 izan da 2010eko irailean Euskal AE osoan. Araban betetze-maila 2009ko iraileko %38,85etik aurtengo %48,05era igo da, %24 gehiago; Bizkaian %43,13tik %49,28ra, %14 gehiago. Gipuzkoan pittin bat jaitsi da, lehengo urteko iraileko %58,11tik aurtengo %57,90.

 

Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %14 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2009ko udaren aldean; 88.000 sarrera inguru gehiago. Hiru herrialdeetan gehitu ziren: ,Araban %34 igo, Bizkaian %13 eta Gipuzkoan %8. Gaualdiak %14 igo dira aldi berean. Araban%35, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %6. Batezbesteko egonaldia ez da aldatu %0), 2 egunetan da, eta betetze-maila %58,58 izan da azken hiru hiletan, aurreko urteko aldi berean baino %8 gehiago.

 

NEKAZALTURISMOA

 

Sarrerak %9 eta gaualdiak %8 igo dira Euskal AEn, 2009ko irailaren aldean

 

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo irailean 10.991 erregistratu ziren, 2009ko irailean baino %9 gehiago. Araban %27 hazkundea, Gipuzkoan %9koa, eta Bizkaian %1eko murrizketa. Estatutiko bidaiariak %11 ugaritu ziren Euskal AEn: %24 Araban, %11 Gipuzkoan eta %2 Bizkaian. Euskal AEn %8 atzerritar gutxiago izan da: Gipuzkoan eta Bizkaian dezente murriztu dira; Araban (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin dute gora.

 

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 29.012 izan dira irailean, 2009ko hil berean baino %8 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %44, Bizkaian %4 eta Gipuzkoan %1.

 

Bidaiariko batez besteko egonaldia urritu egin da zertxobait Euskal AE osoan, 2009ko irailaren aldean: duela urtebete 2,66 egun; aurtengoan 2,64. Araban eta Bizkaian %13 eta %5eko igoerak izan dira; Araban 2009ko iraileko 2,08 egunetik aurtengo 2,36ra eta Bizkaian 2,57tik 2,71ra. Gipuzkoan %7 jaitsi da batezbesteko egonaldia, 2009ko iraileko 2,90 egunetik aurtengo 2,70era.

 

Plazakako betetze-maila %1 hazi da, %24,27tik %24,52ra; Araban (%26) eta Bizkaian %1) izandako igoeren ondorioz; Gipuzkoan %4 jaitsi da.

 

2010eko uztailean, abuztuan eta irailean, nekazalturismoetan, bidaiari-sarrerak %8 hazi dira; gaualdiek %10eko igoera izan zuten aldi berean; Araban %29 igo dira eta Gipuzkoan %12; Bizkaian (%0) aldaketarik ez.

 

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

 

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan