Eu

Eusko Jaurlaritzak natura ingurunea babesteko bere estrategia aurkeztuko du Biodibertsitateari buruzko Cancúngo nazioarteko goi-bileran

2016.eko abenduak 09

Eusko Jaurlaritzak EAEko Biodibertsitate Estrategia aurkeztuko du Hirien eta nazio-mailaz beherako Gobernuen Dibertsitate Biologiari buruzko 5. Nazioarteko goi-bileran. Abenduaren 2tik 17ra Cancúnen ospatzen ari den COP13 Biodibertsitate-Konferentziaren baitan izango da hori.

Cancúngo Biodibertsitate-Konferentzia Aldaketa Klimatikoaren gaineko Parisko goi-bileraren antzekoa izango da, eta 10.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu: kide diren herrialdeetako ordezkariak, herrialde behatzaileetakoak, nazioarteko erakundeetakoak eta interesatutako beste erakundeetakoak. Bertan, biodibertsitatea zaindu eta erabiltzea bultzatuko duten akordio eta konpromisoak negoziatuko dira, bai eta Dibertsitate Biologikorako 2011-2020 Estrategia-plana eta Aichi-ko Xedeak betetzea sustatuko dutenak ere.

 Halaber, esparru horren baitan, ICLEI Jasangarritasunaren Aldeko Tokiko Gobernuen Sareak eta nrg4SD Garapen Iraunkorrerako Eskualdetako Gobernu Sareak antolatu dute Hirien eta nazio-mailaz beherako Gobernuen Dibertsitate Biologiari buruzko 5. Nazioarteko goi-bilera, eta Euskadi EAEko 2030erako Biodibertsitate Estrategia aurkezteko gonbidatu dute.

Topaketa horren helburu orokorra honako hau da: hiriek eta nazio-mailaz beherako beste gobernuek biodibertsitateari eta ekosistemen kudeaketa efektiboari egiten dioten ekarpen globala indartzea, hazkunde azkarra jasaten ari den hiri-biztanleriari funtsezko ondasun eta zerbitzuak eskaintzen baitizkiete.

 Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko Biodibertsitate-Estrategia, hau da, natur ondareari dagokionez lehentasun eta konpromisoak ezartzen dituen tresna, aurkeztuko du Cancúnen. Eskualde-mailan aplikatzekoa den arren, ikuspegi globala jasotzen du; izan ere, bat egiten du Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenarekin, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030rako Agendako Garapen Jasangarriari buruzko Helburuekin.

Garapen Iraunkorrerako Eskualdetako Gobernu Sareak eskualdeen eta nazio-mailaz beherako gobernuen arteko topaketa hori baliatuko du «Eskualdeen Dibertsitate Biologikorako Ikasketa-plataforma» abiarazteko; azken hori, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena txertatzen laguntzeko epe luzerako proiektu bat da. Plataforma horrek elkarrekin ikastea bultzatu eta dibertsitate biologikoari eta denon intereseko gai-esparruei buruzko estrategia eta planen gaineko elkartruke teknikoa sustatzea du helburu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @viudadesainz
    2016.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus presenta su estrategia de protección del medio natural en la cumbre mundial de #Biodiversidad @Ihobe_Eus https://t.co/JIu52NEfKc

Komunikabideek behera kargatzeko