Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

"Merkatua", "Goiener" eta "Merkatu Soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" 2016ko Elkarlan sariak

2016-12-09
  • Epaimahaiak nabarmendu ditu hiru proiektu sarituek balio publikoa sortzeko duten ahalmena, gizarteak antolatzeko duen gaitasunaren eredu izatea eta berritasuna.
  • Elkarte saritu bakoitzak jasoko ditu 6.000 euro eta bere ekimen soziala hobetu eta hedatzeko aholkularitza espezializatua.
  • ELKARLAN sarien bigarren edizio honetara guztira 49 proiektu aurkeztu dira.

 

EHAA­-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu ditu 2016ko ELKARLAN sarien, Eusko Jaurlaritzak antolatutako lehiaketaren bigarren edizioko sarien, hiru irabazleak. Saridunak dira Asociación de vecinos Larrantxe del Casco Viejo de Portugalete/Portugalete Zaharrako Larrantxe auzo Elkartearen “Merkatua” proiektua; Asociación apoyo a Goiener. Goiener Elkartearen “Goiener” proiektua; eta Reas Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren SarearenMerkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako” proiektua.

Aurkeztu diren proiektuak aztertu eta baloratzeko eratu den eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandi buru izan duen batzordeak erabaki du hiru proiektuok saritzea balio publikoa sortzeko duten ahalmenagatik, gizarte-inpaktu handikoak izateagatik eta kolektibotasunetik lagunduz egiteagatik; gizarteak antolatu eta jarduteko duen gaitasunaren eredua sortzeko ahalmenagatik; eta izaera berritzailea izateagatik.

Saritutako hiru proiektuetako bakoitzak jasoko ditu 6.000 euro, proiektua ebaluatu, hobetu eta perfekzionatzeko urtebeteko aholkularitza eta ekimenaren berri emateko jarduerak.

Lehiaketaren bigarren edizio honetan Eusko Jaurlaritzak, berriz ere, sustatu nahi izan ditu gizarte-eragileen parte-hartzea, gardentasuna eta herritarrei entzutea eta kontsulta egitea. Guztira 49 proiektu jaso dira.

PROIEKTU SARIDUNAK

  • “Merkatua” proiektua:Asociación de vecinos Larrantxe del Casco Viejo de Portugalete/Portugalete Zaharrako Larrantxe auzo Elkarteak Portugaleteko handizkako merkatuan abian jarritako proiektua da. Ekimena 2015ean sortu zen instalazioak suspertzeko eta kultura, aisia, jasangarritasuna eta gizarte-lana sustatzeko interesa duten pertsona eta talde guztiei zabaldutako gune bat abian jartzeko. Proiektu global eta anitz honen baitan antolatzen dira, besteak beste, bertso-eskola, kultura afariak, elikadura osasuntsuaren eta birziklapenaren inguruko tailerrak eta yoga. Komunitatearen garapenerako proiektu honen baitan gizartearen, kulturaren eta jasangarritasunaren arloko eta auzoko premiak asetzeko eta horiei erantzuna emateko ekimenak gauzatzen dira.
  • “Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako:Asociación Reas Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak sustatutako ekimen honen helburua da jarduera ekonomiko alternatiboak bultzatzea bizitzaren jasangarritasunaren eta pertsonen zerbitzura. Bere helburua ez da etekina ateratzea, mundu justuagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzea baizik. Proiektu berritzaile honek hainbat alternatiba eskaintzen ditu kontsumo arduratsua eta eraldatzailea egiteko, eta ekonomiaren zikloaren fase guztietan: ekoizpena, banaketa, finantziazioa eta kontsumoa. Ekimen honen funtzionamenduaren oinarrian irizpide etikoak, demokratikoak, ekologikoak eta solidarioak daude, eta laguntzen du herritarrak kontsumitzaile gisa ahalduntzen, bai eta ekonomia solidarioaren arloko ekimenak eta enpresak ere.
  • “Goiener” proiektua: energia-subiranotasuna berreskuratzeko lankidetza-proiektu bat da, eta energia-eredu berri baten alde egiten du. Sustatzailea Asociación apoyo a Goiener. Goiener Elkartea da,  eta defendatzen duen eredua energia berriztagarrien planta txiki ugarik osatuta dago, lurraldean barrena banatuta daudenak eta ekoizle txiki askoren eskuetan daudenak, eta horrek, aldi berean, tokiko ekonomia garatzen lagunduko luke. Proiektua berez energia berriztagarrien eta herritarren parte-hartzearen aldeko mugimendu sozial bat da. Ekimena Gipuzkoako Goierri eskualdean sortu zen 2012aren amaieran.  
12 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @davidzudaire
    2016-12-16

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Los proyectos "Merkatua", "@Goiener" y "Mercado Social", premios Elkarlan del Gobierno Vasco https://t.co/iAckloKTAB

  • Argazkia SN Robot
    @Goiener
    2016-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Los proyectos "Merkatua", "@Goiener" y "Mercado Social", premios Elkarlan del Gobierno Vasco https://t.co/iAckloKTAB

  • Argazkia SN Robot
    @Mik666Metal
    2016-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: Los proyectos "Merkatua", "@Goiener" y "Mercado Social", premios Elkarlan del Gobierno Vasco https://t.co/iAckloKTAB

  • Argazkia SN Robot
    @balapiaka
    2016-12-15

    Comentario de Twitter:
    Los proyectos "Merkatua", "@Goiener" y "Mercado Social", premios Elkarlan del Gobierno Vasco https://t.co/iAckloKTAB

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    PIPEJGV: RT jerkoreka: “Merkatua”, "Goiener” eta “Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako” proiektu… https://t.co/hMxoVtlYHj

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    PIPEJGV: RT jerkoreka: Los proyectos "Merkatua”, "Goiener” y “Mercado Social, otra economía para una vida mejor” p… https://t.co/g9jnj3VaYC

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    PIPEJGV: RT jerkoreka: “Merkatua”, "Goiener” eta “Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako” proiektu… https://t.co/hrBIOp0jiG

  • Argazkia SN Robot
    @TWUBER
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    "Merkatua", "Goiener" y "Mercado Social, otra economía para una vida mejor", premios Elkarlan 2016 @Innobasque https://t.co/UZM36R3TOh

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    PIPEJGV: RT jerkoreka: Los proyectos "Merkatua”, "Goiener” y “Mercado Social, otra economía para una vida mejor” p… https://t.co/AJ7eaGaZjZ

  • Argazkia SN Robot
    @TWUBER
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    "Merkatua", "Goiener" eta "Merkatu Soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" 2016 Elkarlan sariak @Innobasque
    https://t.co/uWt4TOSGrh

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    Los proyectos "Merkatua”, "Goiener” y “Mercado Social, otra economía para una vida mejor” premios "Elkarlan 2016" https://t.co/fNCrueY2Js

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-12-09

    Comentario de Twitter:
    “Merkatua”, "Goiener” eta “Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako” proiektuak 2016ko Elkarlan sariak https://t.co/UoYDteF5Nd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)