Eu

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Valencia C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

2016.eko abenduak 07

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Real Sociedad eta Valencia C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan abenduaren 10ean arratsaldeko 16:15ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:


NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

• Hendaia - ANOETA: 15:33
• Irun – ANOETA: 15:22 (Tren hau ez da Gaintxurizketan gelditzen)
• Altza- ANOETA: 15:35, 15:50
• Lasarte – ANOETA: 15:30
• Amara-ANOETA: 15:52, 16:00, 16:07


NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ANOETA - Hendaia:   18:03 (Irunera soilik), 18:18, 18:33, 18:48
• ANOETA- Altza: 18:10, 18:25, 18:40
• ANOETA – Lasarte: 18:07, 18:37
• ANOETA-Amara: 18:14, 18:22, 18:29


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko