Berriak Hezkuntza
Eu

776.314 euro lanbide heziketako ikastetxeen hornikuntzarako (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2016ko ekitaldirako diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat, ikastetxe pribatuen eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko ikastetxe publikoen hornikuntzarako.

Deialdi honek, 776.134 €ko zenbateko globala duenak, Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloko heziketa-zikloen hornikuntza gaurkotzea du helburu; gainera, produkzio-sektorearen gaurko bilakaeraren arabera garapen teknologiko aurreratuagoa duten industria-sektoreko heziketa-zikloen hornikuntza ere gaurkotu nahi du.

Itunpeko ikastetxeek eta udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2016-2017ko ikasturtean Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloko erdi edo goi mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bat edo industria-sektoreko heziketa-zikloren bat itunduta edo hitzartuta baldin badute, eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2016.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    776.314 euros para equipamiento de centros de Formación Profesional (Consejo de Gobierno 07-12-2016) https://t.co/Xv59jE6Daa

Komunikabideek behera kargatzeko