Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal Estatistika Plan berriak 2012ko amaiera arteko egingo diren ekintza estatistikoen multzoa jasotzen ditu.

2010.eko urriak 21

Ekonomia eta Ogasuneko Sailburua, Carlos Aguirre, pozarren agertu da Eusko Legebiltzarrak Estatistika Legeari emandako babesa dela eta, Legebiltzarreko talde guztien babesa jaso duena.

Lege Eusko Legebiltzarrean aurkeztu izan denean, Carlos Aguirrek nabarmendu izan du jarduera estatistikoa kalitate gehiagokoa izan behar dela eta ebaluatu nahi duen gaitik denboran hurbilago egon behar dela. Bizi eta kudeatu behar ditugun gertaera ekonomiko eta sozialen dinamismoak erronka garrantzitsuak planteatzen ditu estatistika azkarragoak eta kalitate gehiagokoak eskatzen dituelarik". Eraginkortasunez erantzun behar dugu eta, erantzuteko epeak hobetu behar ditugu kalitatea kaltetu barik, honako elementu gako hauetan oinarritu behar dena: zehaztasuna, koherentzia eta eskuragarritasuna". 

Sailburuak, Carlos Aguirrek, azaldu duen bezala, Euskadiko VI. Estatistika Plana, estatistika jarduera arautzeko tresna izateaz gain, egungo gizartearen informazio erronkak eta beharrizanak jasotzen ditu. Aurreko Planaren aldean, zehaztu du txertatutako operazioen kopurua 45 gehiagokoa handitzen dela, guztira 225 izanik. Era berean, gainontzeko Administrazioek parte hartzen duten ekintzak ere nabarmen ugaritzen dira. 

Carlos Aguirrek esan du "Estatistika Ofiziala ezinbesteko elementua dela gizarte demokratikoen informazio sistemen osaketan, zeinetan faktore instituzionalek eta antolakuntzakoek eragin nabarmena duten autoritate estatistikoaren eraginkortasun eta sinesgarritasunean."

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre