Eu

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragarri du (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu den Beatriz Artolabalek eskatuta, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programaren 2017ko edizio berriaren deialdi berria antolatzea onartu du. Lankidetza-programa honetan 22 eta 30 urte arteko 100 euskal gazteek hainbat herritan burutuko diren garapenerako ekitaldietan lan egiteko aukera zabaldu nahi da Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolaboratuz.

Helburu honekin Eusko Jaurlaritzak 155.000 euro arte bideratuko ditu, parte-hartzaileen bidaien eta, kasua denean, bisa kosteak ordaindu ahal izateko.

Eskariak Internet bidez bideratu ahal izango dira www.gazteaukera.euskadi.eus webaren bitartez edo deialdiaren dokumentu ofiziala aurrez aurre aurkeztuz.

Eskariak aurkezteko epea agindu hau martxan jartzen denetik 40 egunekoa izango da.

Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei deialdia 

Kontseilu berea eta Artolabal Sailburuak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei zuzendutako ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programarentzako proiektuak aurkezteko deialdia aprobatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko