Eu

Laguntza finantzarioa nekazaritzako sindikatuentzat (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu izaerako Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzak iragarri ditu 2016ko ekitaldirako, Euskal Autoniomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin solaskide sozialaren lanak garatu ditzan nekazaritzako euskal sektoreari lotutako gaien gainean eta sektoreari eta bere afiliatuei aholkularitza zerbitzua ematen jarraitzeko. Horretarako, 2016ko ekitaldian guztira 201.000 euro zuzenduko dira horretara.

Horretarako itzuli beharrik gabeko fondo ekonomikoak emango dira, Nekazaritzako Erakunde Profesionalek aholkularitza organo eta lantalde hauetara joateko eta parte hartzeko sortzen dituzten gastuak ordaintzeko:

  • Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseilua eta Batzorde Sektorialak.
  • Landaberriren baitan sortutako lantaldeak.

Eskabideak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailen menpeko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Lakua I eraikinean (Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz), 3. Solairuan, dela zuzenean, dela Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bidetatik.

Laguntza horiek lortu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa da, agindua argitaratzen den egunaren biharamuentik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko