Eu

9 milioi euroren laguntzak ardogintzaren sektorea kanpoan sustatzeko (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

18 milioi euroren inbertsioak aurreikusten dira, dibulgazio kanpainak egiteko, azoketan parte hartzeko eta merkatu berriak aztertzeko.

Helburua da ardogintzaren sektorea lehiakorragoa egitea kanpoan eta nazioarteko merkatuan posizionatzen laguntzea.

Abenduaren 7an egindako Kontseiluan, 2017ko ekitaldian ardogintzako produktuen informaziorako eta sustapenerako ekintzak eta programak hirugarren herrialdeetan garatzeko laguntzaz iragarriz Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak.

Kalkulatzen da 9 milioi euro erabiliko direla sail hau nekazaritzako elikagaien euskal industria oro har kanpoan lehiakorragoa izan dadin eta nazioarteko merkatuetan presentzia handiagoa eduki dezan garatzen ari den estrategian beste urrats bat gehiago emateko.

FEAGA Europar Erkidegoko fondotik etorriko da diru hori, eta laguntza horiekin kanpoan sustapen lanak egiteko beharko diren inbertsioak finantzatuko dira, kalkuluen arabera datorren ekitaldian 18 milioi euro ingurukoak izango baitira, pertsona edo erakunde onuradunek gutxienez kopuru horren %50 jarriko dutelarik. 

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak 

Gai hauekin zerikusia duten ekintzak eta jarduerak lagundu ahal izango dira diruz: 

  • Harreman publikoak eta sustapen eta publizitate neurriak, bereziki erkidegoko produktuek kalitateari, elikagaien segurtasunari eta ingurumenari dagokienez dituzten abantailak nabarmentzeko direnak.
  • Nazioartean garrantzitsuak diren azoka eta erakusketetan parte hartzea.
  • Informazio kanpainak, bereziki jatorri izendapenen gaineko erkidegoko sistemen gainean, eta adierazpen geografikoen eta ekoizpen ekologikoen gainean.
  • Merkatu berrien azterketak, irteera komertzial berriak bilatzeko beharrezkoak direnak.
  • Sustapen eta informazio neurrien emaitzen ebaluazioa. 

Aurreko urteetako laburpena 

2014az geroztik, guztira 138 enpresak eskatu dituzte laguntza hauek, eta 25 milioi euroren diru laguntzak eman zaizkie 51 milioi euro baino gehiagoren inbertsioetarako. 

Ekitaldia FEAGA

Enpresa kop.

Gastua (€)

Diru laguntza (€)

2014

41

14.247.075,00

7.123.537,50

2015

47

18.419.030,60

9.209.515,30

2016

50

17.717.637,99

8.858.819,00

 
Eskabideak eta epeak

Laguntza horiek eskuratzeko eskabideak 2017ko otsailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari zuzenduta. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira, Donostia-San Sebastian kaleko 1ean (01010 Vitoria-Gasteiz) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan. Eskabidearen eredua hemen dago eskuragai: http: //www.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko