Eu

Eusko Jaurlaritzak eta estatuko gobernuak nekazaritza eta abeltzaintzako estatistikaren alorrean izenpetutako hitzarmenaren eguneraketa (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza alorretako estatistiken efizientzia dakar eta datuen harmonizazioa eta bateragarritasuna ahalbidetzen du.

Pasa den abenduaren 7an egin den kontseilu bileran, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioarekin estatistika alorrean izenpetuta duen hitzarmenarekin jarraitzea. Helburua da administrazio izenpetzaileen lankidetza eremua eguneratzea eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza arloetan estatitisten efizientzia bultzatzea.

Akordioari esker errazagoa da bakoitzaren eskumenen ondorioz lantzen diren estatistikak bateratzea eta alderatzea, bai eta informazio iturri bakarra ezartzea ere, informazioak bikoiztea, desadostasunasunak eta informatzailea molestatzea ekiditeko eta programa estatistikoa gauzatzeko kostua murrizteko.

Hitzarmenak, zeinak eduki ekonomikorik ez baitu, 2017ko ekitaldian batera egin beharreko lana ezartzen du eta aipatzen du, zehazki, ustiategien, enpresen, merkatuen eta beste hainbat alderdiren gaineko informazioa bildu eta datu horiek grabatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan balidatzeko beharrezkoak diren zereginak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko