Eu

Euskadiko Agregakinen mahaia eratu da (Gobernu Bilera 2016-12-07)

2016.eko abenduak 07

Eusko Jaurlaritzak Agregakinen Mahaia eratu du, sektorearen aho batezko eskaerari erantzunez. Eztabaidarako eta akordiorako foro formal eta iraunkor honetan Euskadin agregakinak erauzi eta prozesatzen aritzen diren eragile nagusiek parte hartuko dute. 

Ez da ahantzi behar agregakinak bigarren kontsumo-ondasuna direla uraren atzetik, eta gizarte modernoen garapenerako elementu erabakigarria dira, beraz.

Ingurumenaren eta meatzeen arloko agintarien, sektorearen eta kontsumitzaile nagusien arteko topagune honek estandar tekniko eta ingurumeneko gorenak mantentzen jarraituko duen planifikazioa eta ustiapena ahalbidetuko ditu.

Horregatik, Euskadiko Agregakinen Mahaia entzuteko, koordinatzeko, kontsultatzeko eta aholkularitza teknikoa emateko erakundearteko organo bat da, EAEko meatzaritza-, garraio- eta ingurumen-administrazioena eta sektoreko eragile adierazgarrienena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko meatzaritza-politikak diseinatzea du helburu.

Bere aldetik, Euskadiko Agregakinen Mahaiaren Lantaldea Euskal Autonomia Erkidegoko erakundearteko organoa izango da, eta hortxe diseinatu, eztabaidatu eta landuko dira arlo horretan jarduteko proposamen teknikoak eta administratiboak.

Dekretu hau lantzerako orduan, erakunde hauei guztiei egin zaie kontsulta: Ingurumenaren arloan eskumena duten sailei, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduari, ,Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, eta sektoreko elkargo eta ordezkaritza-elkarteei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko