Eu

Artolazabal eta Beltrán de Heredia sailburuak Ardoaraba azokan Vitoria-Gasteizen

2016.eko abenduak 05

•          Zubi honetan Arabako hiriburuko erdigunean antolatu den azoka enologiko eta gastronomikoa

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Segurtasuneko sailburuek, Beatriz Artolazabalek eta Estefania Beltrán de Herediak, Ardoaraba azokan parte hartu dute gaur iluntzean. Gasteiz On merkatarien elkarteak antolatutako azoka enologiko eta gastronomiko hau hilaren 11ra arte egingo da, zubi osoan, Vitoria-Gasteizko hainbat karpa eta gunetan, turismoa erakartzeko eta lurraldeko produktuak sustatzeko helburuarekin. Arabako diputatu nagusiarekin, Batzar Nagusietako lehendakariarekin eta udaletako, foru-aldundiko eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko hainbat ordezkarirekin batera, bi sailburuek bertako ardoak, txakolinak eta gaztak aurkeztu eta dastatzeko jardueran parte hartu dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Pedro Elosegi