Berriak
Eu

Laneko psikosoziologiari buruzko lehenengo jardunaldiak

2010.eko urriak 21

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak laneko psikosoziologiari buruzko lehenengo jardunaldiak antolatu ditu BECen 2010eko urriaren 28 eta 29an. 

Jardunaldien helburua da lanaren antolaketatik ondorioztatzen diren arrisku-faktoreek osasunean sor ditzaketen ondorioen prebentzioa sustatzea. Arrisku espezifikoen ezagutzan sakonduko dugu, eta hori lagungarria izango da horren inguruan sentsibilizatzeko eta arrisku psikosozialak lanean prebenitzeko aukerak hobetzeko.

Lana osasuna dela dioen ideia herritarren iritzian errotutako kontzeptu bat da. Garai hauetan, haatik -pertsonen ongizate fisiko, psikiko eta soziala, osasunaz dugun definizioa-, hori gizarteratze hobea ahalbidetzen duen lan mota bat gauzatzetik pasatzen da. Hala eta guztiz ere, guztiok dakigu lana arrisku-iturria ere badela, hots, gure osasuna arriskuan jar dezakeen arrisku-iturria.

Laneko arriskuen prebentzioa, langileen osasunaren babesa, guztion inplikazioa behar duen zeregin bat da: enpresariek, langileek berek eta prebentzioaren profesionalok gure egiten dugu helburu komun hori. Laneko osasunak dituen arriskuak askotarikoak dira: kutsagarri fisiko eta kimikoak; ergonomikoak eta lan-zamari lotutakoak; eta langileek beren lanpostuetan dituzten beste arrisku batzuk.

Lan merkatuan eta lan egiteko forman gertatutako aldaketek arrisku berri batzuk azaleratu dituzte azken aldi honetan, alegia, lanaren antolaketatik ondorioztatzen diren arriskuak. Arrisku psikosozialeko faktore deritzanek gero eta prebalentzia handiagoa dute gure lanpostuetan. Esposizioak estresa sortzen du, eta estresak osasun-galera fisiko eta psikikoak ekarriko ditu. Halaber, arazoak sortuko ditu zereginak garatzerakoan, eta laneko istripuak igotzeko probabilitatea ere ekarriko du.

Gaur egun, baditugu arazo esanguratsuak arrisku horien guztien prebentziorako: gure ezagutzarik eza eta, batzuetan, lan prebentiboa aurrera eramateko zalantzak. Oraindik ere zaila da haien ebaluazioa eta kuantifikazioa; zaila da haien presentzia eta intentsitatea murrizten dituzten antolaketa-aldaketak abiatzea; zaila da neurri prebentibo horiek kuantifikatzea eta ebaluatzea, arriskuak murrizten direla ziurtatzeko. Gure enpresetan, oraindik ere, arrisku psikosozialen ebaluazioaren presentzia oso txikia da, eta are txikiagoa da haien inguruko plangintza prebentiboa. 

Horregatik, nahi dugu jardunaldi hauek lagungarriak izatea arrisku horien inguruan sakontzeko eta ekintzak bideratzeko, hizlarien ezagutza, esperientzia eta lana tresnatzat hartuta. Jardunaldi hauetan aztertu eta eztabaidatuko diren gaiak, beraz, hauexek izango dira: ebaluazioa, prebentzio eraginkorra bilatzen duen baliabide gisa; egoeran sakontzea; eta prebentzioaren alorrean dauden aukerak.

Arrisku hauek ebaluatzeko prozesuaren hobekuntza, beraren integrazioa laneko gainerako arriskuen ebaluazioan eta, batez ere, arriskuen presentzian duten inpaktua ebaluatzea ahalbidetzen duten prebentzio-neurri konkretuak hartzea funtseko urratsak dira arrisku hauen prebentzioan.

Gaur egun, zerbitzuen sektorea da langile gehien biltzen dituen sektorea, ehunekotan neurtuta. Arrisku horietako batzuek presentzia handia dute jarduera horietan eta osasun-arazo larriak sortzen ari dira sarritan. Erretakoaren sindromea, lanaren antolaketaren ondorioz sortua, osasun arazo nabariak sortzen ari den elementu bat da. Beste alde batetik, indarkeria fisikoa eta psikikoa, buruen, lankideen, bezeroen edo kanpoko pertsonen aldetik etorrita, jarduera jakin batzuetan -osasun eta hezkuntza sektorean, adibidez- modu kezkagarrian hazten ari den beste arrisku bat da.

Horrenbestez, jardunaldi hauen helburua da egoeraz kontzientziatzea, horren inguruko ezagutzan sakontzea, eta gure ongizate fisiko, psikiko eta soziala hobetzen laguntzen duten prozesuak sustatzea lantokietan, lana guztiok nahi dugun modukoa izan dadin, hots, osasun-iturria izan dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko