Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Akitania-Euskadi Euroeskualdea EVA ardogintzaren II. Topaketa Profesionalean

2016-12-01

Joaneko maiatzaren 26an eta 27an, I. EVA Topaketa (Euskadi Vin Aquitaine) egin zen Vitoria-Gasteizen arrakasta handiz. Oraingo honetan, Inno’vin-ek eta gainerako bazkideek Bordelen hartu dituzte Euskadiko eta Akitania Berriko parte-hartzaileak.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola, jardunaldian izan da. EVA Ardogintzaren II. Topaketa Profesionala Euskadi – Akitania lankidetza indartzea eta parte-hartzaileei aukera emango zaie:

- Ezagutzeko: Vinitech-Sifel 2016, ARDOGINTZA, zuhaizgintza eta baratze- eta fruta-laborantzaren Mundu Aretoaren 20. edizioa, hain zuzen ere. 65.000 m2-ko erakusketa-azalera batean burutuko da, 750 erakusketari ingururekin eta 45.000 bisitari profesionalekin.

- Aurkitzeko: mugaz bi aldeetako ardogintzaren eta mahastizaintzaren sektoreko 60 eta 100 parte-hartzaile bitartean (ekoizleak, ikerketa-zentroak, irtenbideak sortzen dituzten enpresak, upategiak, laborategiak…).

EVA proiektua

EVA egitasmoa (Euskadi Vin Aquitaine) euroeskualdeak 2016ko urtarrilean abiarazitako lankidetza-proiektu bat da, eta helburu du lankidetza zientifiko, ekonomiko eta teknologikorako sare iraunkorra sortzea, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreetako eragileen artean. Sare hori etorkizuneko berrikuntza-proiektuak garatzeko lotura izango da, mugaz bi aldeetako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreen lehiakortasuna sustatzeko xedez.

Proiektuaren kideak

Inno´vin da egitasmoaren bazkide koordinatzailea (Akitaniako mahastizaintza eta ardogintzako sektorearen klusterra).

Akitania-Berriko bazkideak dira Mahasti eta Ardo Zientzien Institutua (ISVV), Dordoinako Nekazaritza Ganbera, Girondako Nekazaritza Ganbera, Akitaniako Nazioarteko Lankidetza Agentzia (INTERCO) eta Bordeleko Kongresu eta Erakusketa parkea (CEB).

Euskadiren aldetik, proiektuko bazkide dira UPV-EHU, Euskampus Fundazioa, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (NEIKER) eta HAZI Fundazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)