Eu

Arte Ederren Merituaren Urrezko Dominen banatze ekitaldia

2016.eko abenduak 05

Gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian banatu dira Arte Ederren Merituaren Urrezko Dominak. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua egon da bertan. Beste hainbat agintariren artean, Felipe eta Letizia errege-erreginak, Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Eneko Goia Donostiako alkatea ere izan dira.

Saritutakoen artean hiriarekin lotura duten bi lagunek –Cristina Iglesias eskultoreak eta José María Sanz Loquillo kantariak– jardun dute saria jaso duten guztien bozeramaile gisa. Edizio honetan izen hauek osatzen dute sarituen zerrenda: Vicente Amigo, Ainhoa Arteta, María Victoria Atencia, Blanca Ávila Molina, José María Ballester, Francesc Casadesús, Emilio Francisco Casares, José Alberto García Gallo, Emilio Gil Cerracín, Sonia Grande, Emilio Gutiérrez Caba, Pablo Hermoso de Mendoza Cantón, Michael Hoskin, Enrique Llácer Soler, Gregorio Marañón y Bertrán de Lis, Juan Moreno y Herrera-Jiménez, Anne-Sophie Mutter, Leo Nucci, José Luis Rebordinos, María José Ribot Manzano, Francisco Rico Manrique, Mauricio Wiesenthal, Los Secretos, José Vidal Beneyto, Joan Montanyès i Martínez, Javier Cortes y El Celler de Can Roca.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak banatzen dituen Arte Ederren Merituaren Urrezko Dominen bitartez, “zerbitzu zehatzak eskainiz, edo artearen irakaskuntza, garapena eta hedapena, edo ondare artistiko nazionalaren kontserbazioa sustatuz sorkuntza artistikoaren esparruan bereziki nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak saritzen dira”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak