Eu

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren adierazpenak astelehenean Montoro ministroarekin izango duen bileraren gainean

2016.eko abenduak 01

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk gaur aditzera eman duenez, datorren astelehenean bilera izango du Ekonomia eta Finantzetako ministro Cristóbal Montororekin. Azpiazuk uste du topaketa baliagarria izango dela Ekonomia Itunaren eta aldebikotasunaren espiritua berreskuratzeko. Hori dela-eta, “albiste ona” dela adierazi du eta harreman “iraunkorragoen” hasiera izango delakoan dago.

Sailburuak ziurtatu duenez, agenda oraindik itxita ez badago ere, besteak beste defizit publikoa eta zorpetzea izango dituzte aztergai eta Ekonomia Itunaren eta Kupoaren bat ez etortzeak ere mahai gainean jarriko dituzte, legealdi honetako “elementu garrantzitsuak” dira-eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak