Berriak
qrcode

Gogora institutuaren zuzendaria Arrasaten izan da Memoriaren Plaza ekimena dela-eta antolatu den ekitaldian

2016-12-01

Olatz Etxabe eta Sandra Carrasco biktimen testigantzak entzun ahal izan dira

Gogora institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarro Arrasaten izan da gaur, Memoriaren Plaza ekimen ibiltariaren programazioaren barruan egin den ekitaldian. Zehazki, espazioak Gipuzkoako herri horretako bi biktimaren testigantza jaso du, Olatz Etxaberena eta Sandra Carrascorena, Iñaki Etxaberen eta Isaías Carrascoren alabena, hurrenez hurren. 

Memoria Plaza Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz.  

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.


Erakusketa guneak honako hauek dira: lekukotzak grabatzeko eremua, Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzuteko bideo gunea, bai eta terrorismoaren biktimenak ere, proiekzio eta debate eremua eta mezuen hormairudia.

 Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen.  Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren eta Donostian eta Zarautzen egon da. Arrasatek datorren astean lekuako hartuko du. 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @UrienIzaskun
    2016-12-02

    Comentario de Twitter:
    La directora de Gogora acude al acto organizado en Mondragón con motivo de la iniciativa Plaza de la Memoria https://t.co/wnEsxYTB3b

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)