Eu

Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia “Green Cádiz” ontziaren uretaratzean izan dira

2016.eko abenduak 02

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapia “Green Cádiz” hornidura-ontziaren uretaratzean izan dira gaur arratsaldean, Erandioko Murueta Ontziolaren instalazioetan.

“Green Cádiz” hondakinak biltzeko ontzi bat da, Murueta Ontziola Bilbaoko Green Bay Sur armadorearentzat eraikitzen ari dena. Portuan behar diren eragiketak egiteko diseinatu eta eraiki den lehen ontzia da. 68,2 metro luzeko ontzia da, 12 korapiloko abiadura har dezake eta 8 pertsonak osatzen dute eskifaia.

Uretaratzearen ondoren, Tapia sailburuak ezagutu diren Ekoizpen Industrialaren Indizeari lotutako datu onak nabarmendu ditu, baita langabezia datuak ere. Gaur jakin denez, azaroan 3.481 langabe gutxiago zenbatu dira. “Ekonomia hobetzen ari da eta enplegua sortzen, hau da bilatzen ari garena”, esan du. Hala ere, sailburuak berrikuntzaren aldeko apustua aldarrikatu du euskal industriarako ez baitago “konfort zonarik”. “Lanean jarraitu behar da eta etorkizunari aurre egiteko euskal industria posizio onenean egon dadila lortu behar dugu”, gehitu du. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak