Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Euskotrenek abenduaren 3an, 4an eta 6an Durangoko Azoka dela eta trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016-11-30

Abenduaren 3an, 4an eta 6an Euskotrenek Bilbo-Durango tartean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Durangoko Azoka dela eta.

Abenduaren 3, 4 eta 6ko arratsaldeetako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da bai Durangotik eta bai Durangora. Horren helburua Azokaz gozatzeko joan-etorriak erraztea da:

• Atxuri – Traña:   jaiegunetan orduro eskaintzen den ohiko zerbitzua (17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan) Atxuritik irtengo diren tren bereziekin indartuko da 17:20, 18:20, 19:20, 20:20 eta 21:20an.

• Traña – Atxuri:  arratsaldez, 16:09tik 21:39ra, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira.

Era berean, larunbatetik iganderako gauean, abenduaren 3tik 4ra, ohiko gaueko zerbitzuez gain, ondorengo tren berezi hauek ibiliko dira:

• Traña – Atxuri: 5:29an eta 5:59an

Tren bi hauek ere abenduaren 6ko goizean ere ibiliko dira, nahiz eta gaueko trenak aurreikusita ez egon.

Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan burutuko dute zerbitzua.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko