Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania-Euskadi Euroeskualdea Vinitech-Sifel 2016-an EVA ardogintzaren II.Topaketa Profesionalerako

2016.eko azaroak 30

Joaneko maiatzaren 26an eta 27an, I. EVA Topaketa (Euskadi Vin Aquitaine) egin zen Vitoria- Gasteizen arrakasta handiz. Oraingo honetan, Inno’vin-ek eta gainerako bazkideek Bordelen hartuko dituzte Euskadiko eta Akitania Berriko parte-hartzaileak. 

EVAArdogintzarenII.Topaketa ProfesionalaEuskadi– Akitania lankidetza indartzea eta parte- hartzaileei aukera emango die:

  • Ezagutzeko: Vinitech-Sifel 2016, ARDOGINTZA, zuhaizgintza eta baratze- eta fruta- laborantzaren Mundu Aretoaren 20. edizioa, hain zuzen ere. 65.000 m2-ko erakusketa-azalera batean burutuko da, 750 erakusketari ingururekin eta 45.000 bisitari profesionalekin.
  • Aurkitzeko:mugaz bi aldeetako ardogintzaren eta mahastizaintzaren sektoreko 60 eta 100 parte-hartzaile bitartean (ekoizleak, ikerketa-zentroak, irtenbideak sortzen dituzten enpresak, upategiak, laborategiak…).

Zerda EVA proiektua?

EVA egitasmoa (Euskadi Vin Aquitaine) euroeskualdeak 2016ko urtarrilean abiarazitako lankidetza- proiektu bat da, eta helburu du lankidetza zientifiko, ekonomiko eta teknologikorako sare iraunkorra sortzea, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreetako eragileen artean. Sare hori etorkizuneko berrikuntza-proiektuak garatzeko lotura izango da, mugaz bi aldeetako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreen lehiakortasuna sustatzeko xedez.

Proiektuaren kideak:

Inno´vin da egitasmoaren bazkide koordinatzailea (Akitaniako mahastizaintza eta ardogintzako sektorearen klusterra).

Akitania-Berrikobazkideakdira Mahasti eta Ardo Zientzien Institutua (ISVV), DordoinakoNekazaritzaGanbera, GirondakoNekazaritza Ganbera, Akitaniako Nazioarteko Lankidetza Agentzia (INTERCO) eta Bordeleko Kongresu eta Erakusketa parkea (CEB).

Euskadirenaldetik,proiektukobazkidedira UPV-EHU, EuskampusFundazioa, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (NEIKER) eta HAZI Fundazioa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko