Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant'Egidio erakundeei eman die 2016ko René Cassin Saria

2016.eko azaroak 30

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), Zaporeak-Sabores Solidario eta Comunidad Sant’Egidio erakundeek jasoko dutela Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren 2016ko Giza Eskubideen René Cassin Saria. 

Aurten epaimahaiak saritu nahi izan du hiru erakundeok “justiziaren alde egiten ari diren borroka eta eman duten erantzun solidarioa, errefuxiatuen krisi humanitario amaigabe eta ankerraren aurrean”. 

Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko euskal erakundea 2015ean sortu zen Egeo Itsasoko (Grezia) krisi humanitarioan laguntzeko. Bere helburua da itsasoan dauden pertsonen bizitza salbatzea, boluntariotza, solidaritate, gizatasun, unibertsaltasun, berdintasun, inpartzialtasun eta duintasun printzipioak kontuan izanda.

Zaporeak-Sabores Solidario proiektua Intxaurrondotik Wokrora Elkartearen jarduera solidario-gastronomikoa da, eta bere helburua da errefuxiatuei egunero jaten ematea Chíos irlan (Grezia) diharduten taldeekin lankidetzan. 

Comunidad de Sant’Egidio aspaldiko hamarkadetatik ari da erlijioen arteko elkarrizketa, herrien arteko senidetzea, pobreziaren aurka justiziaz borroka egitea eta heriotza-zigorra ezeztatzea sustatzen. Errefuxiatuek bizi duten dramari erantzuteko sortu dituzte “korridore humanitarioak” izenekoak, eta Italiako agintarien eta gizarte zibilaren arteko bitartekotza-lana egiten du errefuxiatuei sarbide segurua ahalbidetzeko, ez dezaten itsasoan bizia arriskuan jarri. 

Saria Iñigo Urkullu lehendakariak emango du datorren abenduaren 12an Lehendakaritzan,  Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean,larunbatean, ospatzen da eta.

 

***René Cassin Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko helburuz. 1887an Baionan jaiotako René Cassinek ematen dio sariari izena; izan ere, huraxe jotzen da Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspirazio-iturritzat. Horrez gain, 1968an Bakearen Nobel Sariaren merezidun izan zen.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko abenduak 01

    pues me alegro

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak