Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak XPO Logistics enpresak Oiartzunen duen nazioarteko garraioa koordinatzeko zentro berria bisitatu du

2016.eko azaroak 30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakari Iñigo Urkulluk Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin batera bisitatu du XPO Logistics enpresak Gipuzkoan duen nazioarteko garraioa koordinatzeko zentro berria. Eusko Jaurlaritza eratu berriaren lehen ekitaldi publiko horretan, lehendakariak gobernuaren “lehen helburua” azpimarratu nahi izan du, hots, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea. 

Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabide-sareek izan duten hobekuntza nabarmendu du Urkulluk. Izan ere, Oiartzunen kokatutako zentro logistiko honena bezalako inbertsioen bitartez, euskal enpresaren eta industriaren beharrei erantzuten jakin dute eta, horri esker, “inbertsio, jarduera eta garapen ekonomikorako ekosistema erakargarria” izatera iritsi dira. 

Bere iritzian, nazioarteko garraioa koordinatzeko zentro hau horren adibide garbia da eta indartu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoaren posizioa lehiakortasun logistikoari egiten dion ekarpenarengatik. “Jakin badakigu azpiegitura onak oinarrizkoak direla Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde ekonomikoa areagotzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldea egituratzeko”, gehitu du. Lehendakariaren aburuz, gainera, ekonomiaren eta enpresaren munduak Euskal Autonomia Erkidegoan duen “konfiantzaren froga” da. 

Bisitan, Eusko Jaurlaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu konpainiaren planak eta enpresaren azken berrikuntza handietako batzuk, hala nola megakamioia. Han izan dira, halaber, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, XPO Logistics Iberiako zuzendari nagusi José Luis Arenas, iparraldeko eskualdeko zuzendari José Miguel Herrera, Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeko lehendakari Pedro Esnaola eta Amenabar Taldeko kontseilari delegatu Ana Amenabar.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko abenduak 01

    me alegro tantisimo animo ayer vi8 su entrevista en etb y me gusto @iurkullu menuda sorpresita me has dado

Ekitaldiko kargudunak