Berriak Osasuna
Eu

2016ko abenduaren 1a, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna Osakidetzan artatutako GIBa duten gaixoen % 90ak erretrobirus-kontrako tratamendua jaso du

2016.eko azaroak 30

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak arreta mantentzea eskatu du GESIDAren Donostiako VII. Biltzarra irekitzeko ekitaldian, bizirik irauten dutenek gora egin badute ere urteko infekzio berrien kopurua gora baitoa oraindik mundu osoan

 Jon Darponek aurreratu duenez, arlo honetan orain arte martxan zituen programa eta ekintza guztiak mantenduko ditu Euskadik, "Hiesa eta Sexu Transmisiozko beste Infekzioak Euskadin Prebenitu eta Kontrolatzeko 2015-2018 Plan Estrategikoa”ren bidez

 

Osakidetzan artatutako GIBa duten hamar gaixotatik bederatzi (6.000tik 5.400, kopuru absolutuetan) erretrobirus-kontrako tratamenduan daude. Honela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Jon Darpon Sierrak Espainiako Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Elkarteko (SEIMC) GESIDA HIES lan-taldearen VIII. Biltzarra irekitzeko hitzaldian. Donostian gaur ireki den biltzarrak aditu hoberenak bilduko ditu, hurrengo egunotan, Kursaal Jauregian.

Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, ospatuko den Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunaren atarian gaudela, bizirik irauten duten GIB-positibo diren pertsonak geroz eta gehiago direla nabarmendu du Sailburuak adierazle positibo nagusi gisa. Horren zioa da erretrobirus-kontrako tratamenduen eraginkortasun handiagoa. Aurrerapauso eztabaidaezin horrek, baina, beste erronka batzuk dakartza praktika klinikorako. “Bizirik irauteko borrokatzen zuen gaixo bat artatzetik, GIBa izan arren zahartzen doan gaixo bat artatzera pasa gara. Gaixo horrek bere adinako eta sexuko beste pertsona guztiek dituzten osasun-arazo berdintsuak izango ditu eta komorbilitate horiek sendatu beharko zaizkio ere, noski: gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, diabetesa, etab.”, adierazi du Sailburuak.

Jon Darponek, halere, nabarmendu nahi izan du ere bilakaera positiboko testuinguru kliniko horrek ez duela esan nahi arreta gutxitu dezakegunik edo behar dugunik, egungo arazo baten, eta ez iraganeko baten aurrean baikaude. Eta azken horren adierazlerik argiena GIB-infekzio berrien gorakada da, 3.000 infekzio berri baino gehiago diagnostikatzen baitira, urtean, Estatu osoan. Nazio Batuen GIB/HIESari buruzko ONUSIDA programa bateratuak aurten hartu duen goiburua oso adierazgarria da ere: “Eskua altxa dezagun GIBaren prebentzioaren alde”.

Horrexegatik, Sailburuak aurreratu duenez Euskadik -arlo honetako politika bereziak mantendu dituen elkargo bakanetako bat- egun martxan dituen ekintza eta programa guztiak sustatzen jarraituko du: “Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak nerabeekin eskoletan gauzatzen dituzten horiek; Farmazialarien Elkargoekin partekatzen ditugun horiek, GIB-froga azkarrak esaterako; xiringak trukatzeko programak; espetxetan garatutako horiek; drogazaleei zuzenduriko horiek; GKEekin batera garatzen diren horiek, etab.". Guztiak ere, Hiesa eta Sexu Transmisiozko beste Infekzioak Euskadin Prebenitu eta Kontrolatzeko 2015-2018 Plan Estrategikoan sartuta daude.

Aldi berean, Euskadiko Osasun sailburuak azaldu duenez, gaixotasunaren bilakaerak berak erantzunkidetasuna ezartzea eskatzen du bere maneiuan, gaixoaren aldetik zein Ospitaleko Arretako eta Lehen Mailako Arretako profesionaleen aldetik ere (sendagile eta erizainak). Zentzu horretan, Osakidetzak aurten bukatu duen Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) egitura berria arreta guztiak integratzeko aukera ezin hobea dela adierazi du. Eta, aldi berean, Osakidetzako ildo estrategikoetako bat gaixoak heztea da, beren gaixotasunaren kudeaketan erantzunkide izan daitezen. Horretarako abian dagoen Paziente Bizia programak, esaterako, kronikotasun arloko programa onenaren saria jaso berri du autonomia elkargo guztien artean.

Sailburuak, azkenik, teknologia berrien bilakaera azkarrera etengabe egokitzeko beharra aipatu du, teknologia horiek pertsonen zerbitzura eta, gehienbat, GIBa duten gaixoen zerbitzura jarri ahal izateko, ondoko helburuarekin beti ere: autonomia handiago bermatzea azken horiei beren gaixotasunaren kudeaketan, bai eta zahartzaroak eta kronikoa bilakatu den gaixotasun batek ekarriko dituzten osasun-arazoei aurre egiteko baliabideak ematea ere.

 

Donostia, 2016ko azaroaren 29a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gizonduz
    2016.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    2016ko abenduaren 1a, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna Osakidetzan artatutako GIBa duten gaixoen % 90ak erre... https://t.co/XmgeKxmv3p

  • @Gehitu_Elkartea
    2016.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    Según el Gobierno Vasco el 90% de las personas portadores de VIH en Euskadi reciben tratamiento antirretroviral
    https://t.co/qJ50TfuEZa

Ekitaldiko kargudunak