Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren lehen bilkura egin du gaur

2016.eko azaroak 29

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren lehen bilkura egin du gaur, lehendakari Iñigo Urkullu buru duen gobernu berria osatzen duten sailburuak karguaz jabetu ondoren. Bilkura egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak aditzera eman du lehendakariak 2017rako Aurrekontuen Proiektua egiteko agindua eman diela, hori izango baita “lehentasunezko zeregina”, urteko lehen hilabeteetan aurkeztu nahi dute-eta. 

Gobernu Kontseiluak lehen bilkuran hartu dituen lehen erabakien berri eman du gaur Erkorekak. Izan ere, atzo karguaz jabetu zen talde berria “energiaz eta ilusioz” beteta iristen da, aurrez aurre dituen erronkei datozen lau urteetan aurre egiteko prest, bozeramaileak ziurtatu duen moduan. Kontseiluak gaur erabaki duen lehen neurria Eusko Jaurlaritzako kideak dagozkien Legebiltzar-batzordeetan agertzeko eskabidea egitea izan da, nork bere sailaren jarduketa-ildo orokorren berri eman dezan.

Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi du, halaber, lehentasunez lanean ari direla 2017rako Aurrekontuen Proiektua egiteko, lehendakariaren agindua betez, datorren urteko lehen hilabeteetan prest egon dadin. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren lehen etapa honetarako jarduketaren lehentasunen artean nabarmendu du Gobernu Programa eta Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko Plana prestatzea.

Komunikabideek Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanari buruz galdetu diotenean, Erkorekak berriz azpimarratu du behar-beharrezkoa dela Rajoyren kabineteak euskal autogobernuaren eta “erabakitzeko” dauden Ekonomia Ituna eta Kupoa bezalako arazoen inguruan duen jarrera “goitik behera aldatzea”. Adierazi du, gainera, orain arte bi gobernuen artean izan diren harreman guztiak “protokolozkoak eta erakunde-kortesiazkoak” izan direla.

2016-11-29 gai-zerrenda

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko abenduak 01

    La bandera de España debería estar junto a la Ikurriña en este acto oficial, según ordena la Constitución en su artículo 4.2.
    Uds quieren la independencia, es su postura, pero no deberían apropiarse de un acto del Estado Español para escenificar esa idea partidista.

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)