Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu bereziak abenduaren 3tik 11ra bitartean eskainiko ditu

2016-11-28

Abenduko Konstituzio / Ama Sortzez Garbiko Zubiaren ospakizuna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak, tren historikoen zerbitzu berezia programatu du, abenduaren 3tik 11ra bitartean.

Tren horiek, 10 guztira, Azpeitiko Museotik (Gipuzkoa) Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:

• Larunbata, abenduak 3: irteerak 12:30ean eta 17:00etan, diesel trakzioarekin.
• Igandea, abenduak 4: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Asteartea, abenduak 6: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Osteguna, abenduak 8: 12:30ean, diesel trakzioarekin.
• Larunbata, abenduak 10: 12:30ean eta 17:00etan, diesel trakzioarekin.
• Igandea, abenduak 11: DENBORALDI BUKAERAKO egun berezia irteerak 11:00etan, diesel trakzioarekin, eta 12:00etan eta 13:00ean, lurrunezko trakzioarekin.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:

• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko