NIK Patrika Digitala
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hamaika sailburu berrien izendapenak, haien eginkizunak, eskumenak eta erantzukizun-arloak argitaratuko ditu bihar

2016-11-27

Haien betebeharrak jasotzen dituzten dekretuak ere argitaratuko dira, erantzukizun publikoko karguak betetzearen ondoriozko gardentasuna, eraginkortasuna eta dedikazioa bermatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bihar, astelehena, goizeko 08:00etan argitaratuko ditu XI. legealdiko Eusko Jaurlaritza osatuko duten sailburuen izendapenen hamaika dekretuak: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Beatriz Artolazabal Albeniz, Ignacio María Arriola López, Pedro María Azpiazu Uriarte, Cristina Uriarte Toledo, Jon Darpón Sierra, José Alfredo Retortillo Paniagua, Bingen Zupiria Gorostidi, Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz eta María Jesús Carmen San José López.

Gainera, Eusko Jaurlaritza berriaren hamabi lan-arloen eginkizunak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak, sozietateak, fundazioak eta haiei atxikitako gainerako erakunde publikoak zehaztuko dituen dekretua ere argitaratuko du.

Azkenik, EHAAk bihar argitaratuko ditu Kargu publikoa duten langileen betebehar eta eskubideei buruzko Dekretua eta Kode Etikoaren eta Jokabide Kodearen Testu Bategina, erantzukizun publiko handia duten pertsonen betebeharrak jaso eta biltzen dituzten dokumentuak. Bi arau horien helburua da kargu publiko berrien jarduera pribatu eta publikoak zerbitzu publikoa egin aurretik, egin bitartean eta, orain, egin ondoren ere, zuzendu behar dituzten jokabideak ahal den guztian zehaztea eta argitzea.

(*) OHARRA: informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko