Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Elkarretaratzeak Euskotreneko zenbait lan-egoitzetan emakumeenganako indarkeriaren kontra

2016-11-25

Gaur ostiralean, eguerdiko 12:00etan, Euskotreneko langileek zenbait lan-egoitzetako sarreretan elkarretaratzeak burutu dituzte, emakumeenganako indarkeriari beraien arbuioa adierazteko.

Ekintza hori, Euskotreneko gizonek osatutako “Sexismoaren aurkako Tailerrean” atera zen, aurten Gizonduzek gidatuta ospatutako tailerren esparruan. Elkarretaratze horiek ondorengo lekuetan burutu dira: Bilbon (Atxuri), Donostian (Amara), Abadiñon (Lebario), Irunen (Araso) eta Gasteizen (Ibaiondo).

Horrez gain, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, Euskotrenek LILA PUNTUA Atxuriko eta Amarako geltokietako fatxadetan kokatu du. Era berean, Bilboko eta Gasteizko tranbietako informazio pantailetan eta bidaia-txartelak ateratzeko makinetan egun honi buruzko dibulgaziozko mezuak argitaratu ditu, eraso sexistak ekartzen dituzten gaitz eta lotsa horretan indarra jartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko