Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek igandean Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du

2016-11-25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean, azaroaren 27an zehar, Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du “Donostiako Maratoia” dela eta.

Zumaia – Donostia (UK09-UK10-UK11), Ermua – Donostia AP-8 (DB02) eta Lekeitio – Donostia AP-8 (DB03) lineetan sartutako aldaketak ondorengo hauek izango dira:


ZUMAIA – DONOSTIA (UK09-UK10-UK11)

• Eragindako zerbitzuak ondorengo hauek izango dira: 9:00 Donostia – Zumaia N-634 (UK09); 9:45 Donostia Ospitalea – Orio – Zumaia (UK11); 10:00 Donostia – Zumaia N-634 (UK09); 11:00 Donostia – Zumaia N-634 (UK09); 11:45 Donostia Ospitalea – Orio – Zumaia (UK11); 12:00 Donostia – Zumaia N-634 (UK09); eta 13:00 Donostia – Zumaia N-634 (UK09).

• Lehen aipatutako zerbitzuetan, Donostiarako sarrerak zuzenean Pio XIIra saihesbidetik egingo dira, geltoki zaharreko ditxoan geldialdiak burutuz. Ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Magisteritza, Zumalakarregi, San Martín, Autobusetako Geltokia (UK09) eta Askatasuna etorbidea (UK11).

• Era berean, Donostiatik irteerak Pio XIItik burutuko dira zuzenean saihesbidetik, eta ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Autobusetako geltokia, Askatasuna Etorbidea 28, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.


ERMUA – DONOSTIA AP-8 (DB02) ETA LEKEITIO – DONOSTIA AP-8 (DB03)

• Eragindako zerbitzuak ondorengo hauek izango dira: 9:20 Donostia – Ermua AP-8; 10:30 Donostia – Lekeitio AP-8; 11:20 Donostia – Ermua AP-8; eta 13:20 Donostia – Eibar AP-8.

• Zerbitzu hauek, Donostian Duque de Mandas Pasealekuan geldialdia burutuko dute, bai helduerakoa, bai irteerakoa, 9 eta 39 zenbakien artean, eta Bizkaia Pasealekua eta Geltokia geralekuak kendu egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko